Dokumentuaren akzioak
Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Jardunaldiak hasiko dira datorren astean
2014/11/06 - Unibertsitatea.net
San Telmo Museoan antolatu dituzten hitzaldiek etnografia, kultur antropologia eta lexikografia eta dialektologia izango dituzte ardatz.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailak 35. Etnografoa Jardunaldiak antolatu ditu Donostiako San Telmo Museoaren laguntzarekin.
Aurtengo hitzaldi zikloak etnografia, kultur antropologia eta lexikografia eta dialektologia izango ditu ardatz eta Euskal Herrian lanean
ari diren adituek emango dituzte.
Hona hemen:
- Azaroak 11: Del fogón bajo a la cocina de inducción, Fermin Leizaola.
- Azaroak 12: San Juanen inguruko ospakizunak Nafarroan, Koldo Artola.
- Azaroak 13: Los molinos de Mutriku (siglos XV-XX), Javier Castro eta Josu Larrañaga.
- Azaroak 14: Barandiaranen herri mina: Ataun sorterria eta Euskal Herria, Jexux Aizpurua Barandiaran.
Hitzaldiak San Telmo Museoan izango dira arratsaldeko 19.30etan.
(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)