Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2014an elkarrizketatutako euskal ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu: 18 guztira

Dokumentuaren akzioak

2014an elkarrizketatutako euskal ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu: 18 guztira

2014/12/12 - Unibertsitatea.net
Soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia, zuzenbidea, astrofisika... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Urtean zehar elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteen elkarrizketak bildu ditugu.

Euskal ikertzaile gazteen lana ezagutzera emateko lanean dihardugu eta 2014an elkarrizketatu ditugun ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu.

Guztira 18 elkarrizketa izan dira: soziologia, informatika, kimika, publizitatea, matematika, ikus-entzunezkoak, biologia... hamaika gai, hamaika aurpegi, hamaika istorio interesgarri. Hona hemen:

 

  1. Estitxu Garai, Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, Euskarazko publizitatea mundu elebidunean: "Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da".
  2. Itxaro Perez biokimikaria, Peptidasen aktibitatea eta heste lodiko minbizia: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea".
  3. Xabier Landabidea Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua, Belaunaldiak eta telebistarekiko harremanak: "Zoragarria da telebistak duen potentzialtasun kultural, sozial eta politikoa".
  4. Koldo Díaz Bizkarguenaga soziologoa, Facebook eta gazteen praktika sozialak: "Gazteek kalean aurkitzen ez duten espazio pribilegiatua dute Facebooken".
  5. Nagore Prieto kimikaria, Ingurumen-inpaktua hiri eta industria eraikinetan: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko".
  6. Asier Estevan Mugertza matematikaria, Ordena egituren zenbakizko irudikapena: "Gizarteak zientzia estimatu egin behar du, ondorengo belaunaldiak zientifikoki jantziagoak izan daitezen".
  7. Ekaitz Agirregoitia biologoa, ikertzaile euskaldunen harreman-sarearen garrantzia:  "Euskaraz bizi garen ikertzaileontzat oso garrantzitsua da gure jardueretako zalantzak eta dinamikak gure hizkuntzan egitea".
  8. Amaia Pavon Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Nerabe eta lagun-taldeen ikus-entzunezkoen kontsumoa: "Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala".
  9. Antton Alberdi biologoa, Plecotus macrobullaris saguzar belarrihandi alpetarra: "Ezinbestekoa iruditzen zait zientzialari guztiok dibulgazioari tarte bat eskaintzea".
  10. Iosu Razquin biologoa eta biokimikaria, mahastietako legamiekin ari da lanean: "€œIzaera berezi eta pertsonalitate handiagoko ardoak lortzea da gure helburua".
  11. Gorka Azkune informatikaria, adimen artifizialaren esparrua ikertzen dihardu: “Adimen artifizialean eta bere inguruko diziplinetan oso urruti gaude oraindik”.
  12. Uxoa Anduaga soziologoak, euskal umorearen gaia: "Umorea zer den eta zer ez den botereak definitzen duela erakutsi dit ikerketak".
  13. Itziar Garate astrofisikariak Artizarra ikertzen dihardu : "Nire laborategia Artizarra bera da".
  14. Manex Agirrezabal informatikariak bertsoak eta konputagailuak uztartzen ditu bere ikerketan: "Konputagailuek bertsoak modu naturalean sortzea lortuko dute".
  15. Amaia Arroyo pedagogoa, irakasleen identitate digitalaz: "Irakasleen formakuntzan teknologien erabilera egokia da sustatu behar dena"
  16. Madalen Goiria umeak eta gaztetxoak etxean hezteko aukera legalen gainean: "Etxean hezteko aukera eskubide bat da eta legeztatu egin beharko litzateke".
  17. Itziar Gonzalez-Dios #txiotesia2-ko Txiolari ulergarriena eta UPV/EHUko IxaTaldea-ko ikertzailea: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu".
  18. Eneko Bidegain #txiotesia2-ko Txiolari originalena eta Mondragon Unibertsitateko Hezikom taldeko ikertzailea: "Bete-betean parte hartu zuen "Eskualduna" astekariak Ipar Euskal Herriko euskal gizartea frantsesten".

 

2015ean ere ikertzaile gazte gehiagoren lana gizarteratzen jarraituko dugu eta bagabiltza istorio berriak biltzen.

Orain artekoa interesgarria izan delakoan...

Unibertsitatea.net