Dokumentuaren akzioak
Zentral fotovoltaiko handietan potentzia gorabeherak simulatzeko gai den operadorea patentatu dute
Nafarroako Unibertsitate Publikoko industria-ingeniaria da Iñigo de la Parra eta zentral fotovoltaiko handien sareko integrazioa izan du aztergai bere doktoretza tesian. Aztertu duenaren arabera, nahikoa da puntu batean erregistratutako irradiantzia, multzokatutako zentral kopurua eta beren bataz besteko luze-zabalera potentzia fotovoltaikoen gorabeherak simulatzeko.
Egungo operadoreen arazoetako bat, potentziaren aldaketa ez dutela nabaritzen da, hau da, ez dute igartzen aldaketarik elkargune puntuak diren hainbat zentral fotovoltaikoren artean. Datu hori ezagutzeko bide bat, potentzia-erregistratzaileak jartzea litzateke, baina oso kostu handia dute eta zaila izango litzateke zentral guztiek horrelako bat izatea.
“Zentral fotovoltaiko handien sareko integrazioa” du izena ikerlanak eta “PVCROPS” (Photo Voltaic cost reduction, Reliability, Operational performance, Prediction and Simulation) europar proiektuaren baitan egin da. Zazpi herrialdek ostatutako erakundeak ari dira elkarlanean proiektu horretan eta bi dira helburuak: bata, Europan energia fotovoltaikoaren kupoa %30era igotzea eta bestea, sistema fotovoltaikoaren eraginkortasun energetikoa %9an igotzea, modu horretan jatorri horretako kilowatt-orduaren prezioa murrizteko asmoz.
Hemen uzten dizuegu jatorrizko albistea: Zentral fotovoltaiko handietarako potentzia gorabeherak simulatzeko gai den modelo bat patentatu dute.