Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2015eko Udako Ikastaroetarako proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

2015eko Udako Ikastaroetarako proposamenak egiteko deialdia egin du UEUk

2014/12/03 - Unibertsitatea.net
43. edizioa izango da 2015ekoa eta ekainaren 29tik uztailaren 22ra ospatuko da Eibarren, Baionan eta Iruñean.

UEUko Udako Ikastaroen 43. edizioa ospatuko da 2015ean eta ikastaroetarako proposamenak bideratzeko deialdia egin dute.

Udako Ikastaroak 2015eko ekainaren 29tik uztailaren 22ra ospatuko dira Eibarren, Baionan eta Iruñean eta formatu desberdina izaten dute: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak… Orokorrean, 10-15 ordutako saioak izaten dira, 2-3 egunetan ematekoak.

Proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 15etik urtarrilaren 31ra arte egongo da irekita eta hauek i.iciar@ueu.eus helbidera bidali behar dira.

Informazio guztia UEUren blog akademikoan duzu: UEU365.