Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Darwinen eguna ospatuko da gaur Bilbon, urtero legez

Dokumentuaren akzioak

Darwinen eguna ospatuko da gaur Bilbon, urtero legez

2015/02/12 - Unibertsitatea.net
Hautespen sexualaren inguruko hitzaldiak ospatuko dira Bilboko bidebarrieta liburutegian arraltsako 7etan, gainera, sarrea doakoa da.

Urtero ospatzen da Bilbon hautespen natural bidezko eboluzioaren teoria garatu zeun Charles Darwinen jaiotze data, horretarako ekitaldi ezberdinak antolatuaz. Aurten, “Neandertalak eta hautespen sexuala” izeneko hitzaldiak emango dituzte Bidebarrieta liburutegian. Arratsaldeko 7etan jazoko dira hitzaldiok eta gazteleraz izango dira.

María Martinón-Torres antropologoaren eta Ambrosio García-Leal idazle zientifikoaren eskutik datoz hitzaldiak. Maríak, neandertalak desagertzearen arrazoiak azalduko ditu eta Ambrosiok, aldiz, espezie desberdinetan sexuen arteko desberdintasunak nola eboluzionatu duten izango du hizpide.

Martinón-Torresen hitzaldiak “Neandertalak, iragarriatako heriotza baten kronika?” du izena eta azken ikerketak neandertalen jatorriari buruz gehiago jakitera jo dutela eta horren eragin duen eztabaida jorratuko ditu. García-Lealek, ordea, “hautapen sexuala: sexuen arteko desberdintasunen eboluzioa” deituriko hitzaldia emango du, desberdintasun horiek zeintzuk diren eta espezieen ugalketa-estrategiarekin -gizakionak barne- duten zerikusiaz arituko da.