Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoak Arrosadiko campuseko hegaztien gida aurkeztuko du bihar

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Arrosadiko campuseko hegaztien gida aurkeztuko du bihar

2015/02/13 - Unibertsitatea.net
Gorostidi Elkarteak egindako landa lan baten emaitza da eta Civicanen aurkeztuko da liburua.

Bihar aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak Arrosadiko Campuseko Hegaztien Gida, Deán Oroz Gorosti Zientzien Elkarteak egindako landa lanari esker 58 espezie bildu dituen gida, hain zuzen. Iruñean aurkitzen den Civican liburutegian jazoko da ekitaldia elkarteko arduradunen eskutik goizeko 12etan, gainera, ekitaldira iristen diren lehenek gidaren ale bat jasoko dute.

Gida hau duela zenbait urte unibertsitateak argitaratutako Campus Berdearen jarraipena litzateke, Arrosadiko campuseko zuhaitz eta landareen azterketa egin zuen elkarte berberak horien aberastasuna islatuz. Modu horretan, campuseko berdeguneak duen garrantzia azpimarratu zen, hori dela eta hegazti barietate handiaren kokalekua da, egonaldia iraunkorra edota aldi baterakoa izanik.

Ekitaldiaren ostean, hegaztiak behatzeko bisitaldi gidatua jasoko dute bertaratzen diren guztiek, Takonera parkera joango dira horretarako. Doakoa izango da ekitaldia.