Dokumentuaren akzioak
Uhin elektromagnetikoek pertsonengan duten eragina aztertzeko simulazio eredua garatu dute tesi batean
Uhin zehatz batzuek pertsonengan izan ditzaketen efektu ezberdinak karakterizatzen ditu Erik Aguirrek bere tesian garatu duen ereduak, modu horretan, gizakion osasunerako txarrak liratekeen mailak zeintzuk diren jakin daiteke eta aldez aurretik neurriak hartuz arazo horiek ekidin.
Azken urteetan zehar erradiazio hauen inguruko kontraesanak sortu dira, biztanleriaren zati batentzako txarrak liratekeela zabaldu da. Hori dela eta, gizakion azalean eragin ditzakeen efektuak ezagutu nahi genituen, eta erakund elegegileek ezarritako mugak gainditzen dituen edo ez egiaztatuā, azaltzen du Aguirrek bere tesiaz hitz egitean.
Dosimetric study of the radioelectric influence of humans into complex environments though determistic simulations and the implementation of a simplified model da tesiaren berezko izena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektroniko eta Elektronikako irakasleek zuzendua izan da, gainera, bikaina lortu du, cum laude gehiago zehaztuz.