Dokumentuaren akzioak
Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko kongresua hartuko du Gasteizek abenduan
2014/12/04 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 9tik 13ra ospatuko da kongresua eta nazioarteko 44 hizlarik parte hartuko dute.
Gerra Zibileko Arkeologiari buruz munduan antolatzen den I. Nazioarteko kongresua hartuko du Gasteizek abenduan: Gasteiz at war.
Nazioarteko 44 hizlarik parte hartuko dute UPV/EHUko Letren fakultateko OEIT Ikerketa taldeak (Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak) antolatutako kongresuan.
Hala ere, Espainiako Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko nazioarteko I. kongresuak interesa duen guztiari zuzendutako ekintzak ere antolatu ditu: poster erakusketa, bisita gidatuak, liburuen aurkezpenak...
Abenduaren 9tik 13ra ospatuko da ekimena eta informazio guztia Gasteiz at war gunean eskuratu dezakezu.
(Iturria: UPV/EHU)