Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Mars One" proiekturako hautagaia den José Vicente Díazek Aranzadik antolatutako XXIII. Astronomia Jardunaldietan parte hartuko du

Dokumentuaren akzioak

"Mars One" proiekturako hautagaia den José Vicente Díazek Aranzadik antolatutako XXIII. Astronomia Jardunaldietan parte hartuko du

2014/10/21 - Unibertsitatea.net
Urriaren 21ean eta 22an ospatuko dira jardunaldiak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
"Mars One" proiekturako hautagaia den José Vicente Díazek Aranzadik antolatutako XXIII. Astronomia Jardunaldietan parte hartuko du

Irudia: www.aranzadi.eus

Aranzadi Zientzia Elkarteak XXIII. Astronomia Jardunaldiak antolatu ditu gaur eta bihar.

Urriaren 21ean solasaldia antolatu dute José Vicente Díaz astrofisikari valentziarrarekin. Berau, Lurretik Martera egingo den itzulerarik gabeko Mars One proiekturako hautagaietako bat da. Eta bertan proiektuaren gaineko xehetasunak kontatuko ditu.

Urriaren 22rako, berriz, enpresa pribatuek espazioaren zientzien garapenean eta tekniketan duten garrantziaz hitz egingo da eta horretarako, instrumentazio astronomikorako euskal berrikuntzari buruzko mahai-ingurua antolatu da.

Bertan bi gonbidatu izango dira. Batetik Xabier Arrillagak MOS astronomiarako erresoluzio handiko multi-objektu espektrografoak zer diren azalduko du (Kanarietako Astrofisika Institutuarekin kolaboratzen duen Elgoibarko AVS enpresakoa). Eta bestetik Gaizka Murgak, Maui-n (Hawaii) eraikitzen ari diren DIKST munduko eguzki-teleskopiorik handiena aurkeztuko du (Murga, DIKST teleskopioaren DOMO proiektuko zuzendaria eta IDOMen Astronomia Proiektuen arduraduna da).

Jardunaldiak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean ospatuko dira urriaren 21ean eta 22an arratsaldeko 19:30etan.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)