Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Paleolitoko gizarteen artean interakzioa zegoela ondorioztatu du ikerlari talde batek

Dokumentuaren akzioak

Paleolitoko gizarteen artean interakzioa zegoela ondorioztatu du ikerlari talde batek

2015/04/07 - Unibertsitatea.net
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko taldeak egindako azterlan monografikoaren arabera, bazegoen harremanik Paleolitoko gizarteen artean.

UPV/EHUko Historiaurreko taldeak Asturisko La Covaciella kobaren inguruko azterlanean hartu du parte. Azterlan horren ondorio nagusia, Paleolitoko gizarte ezberdinetan interakzioa zegoela izan da, hau da, orain dela 16.000 urteko gizarteen artean hartu emana zegoela.

UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen La Covaciella koba -Cabrales, Asturias- 2008an. Kobak Goi Paleolitoko pintura eta grabatuak gordetzen ditu bere barnean, besteak beste, zeinu abstraktuak, oreinak, ahuntzak edota bisonteen irudiz osatuak. Bisonteak dira azpimarragarrienak, animalien anatomia xehetasun osoz margotuta dago, irudi teknika konplexuak konbinatuz egindakoak dira eta.

Giza Eboluzioaren ezagutza eta batez ere artearen jatorria eta bilakaera du ikergai UPV/EHUko Historiaurreko Taldeak. La Covaciella kobaren azterketari esker, Europan bizi izandako lehen gizaki modernoen ahalmen sinbolikoa ezagutu ahal izan da, baita horien artean zeuden harremanak ere. Europan, Frantziako eta Iberiar Penintsulako aztarnategietan antzeko irudiak aurkitzeak, nahiz eta elkarrekiko distantzia handietara bizi, gizakiek ibilbide luzeak egin eta elkarrekin ideia trukaketa burutzen zutela argitu da, kultura partekatzen zutela.

Hemen duzue albiste osoa: Badira 16.000 urte inguru urrutiko kultura harremanak daudela.