Dokumentuaren akzioak
Bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika UPV/EHUk antolatutako Zientzia Clubean
2014/10/20 - Unibertsitatea.net
Urriaren 21etik 23ra antolatu dituzte ekintzak Bilbon, Donostian eta Gasteizen. UPV/EHUko 8 ikertzailek 10 minututako monologo laburrak eskainiko dituzte besteak beste.
Zientzia Cluba, UPV/EHUk antolatutako bakarrizketa zientifikoek, umoreak eta musikak osatuko duten ikuskizuna da.
Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu da urriaren 21etik 23ra eta bertan besteak beste UPV/EHUko 8 ikertzaileak 10 minututako monologo laburrak emango dituzte adimen artifiziala, nutrizioa, ahotsaren ezagutza edo matematiken magia bezalako gaien inguruan.
Hona hemen egitaraua:
Donostia, urriak 21, (Kutxa Aretoa, Andia Kalea z/g):
- 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues". Musika saioa.
- 19.15: Elena Lazkano: "NAOrekin solasean". NAO robot humanoidearen abilezia eta gabeziak erakutsiko ditu.
- 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
- 19.45. Kepa Erdozia: "Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz".
- 20.00. Bittor Rodríguez: "Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre".
- 20.15. Inma Hernáez: "Esa no soy yo". Ahots artifizialaren mundua hurreratuko du.
Gasteiz, urriak 22, (Caja Vital Fundazioa. Bakea, 5-1. solairua):
- 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues", musika saioa.
- 19.15: Elena Lazkano: "NAOrekin solasean". NAO robot humanoidearen abilezia eta gabeziak erakutsiko ditu.
- 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
- 19.45. Pedro Alegría: "Supercalculísticoextrahabilidoso". Kalkulu mentalaren teknikak eta oinarrizko printzipio matematikoak elkartuz lortutako magia.
- 20.00. César San Juan: "Cómo atrapar a un asesino en serie".
- 20.15. Javier Gorosabel: "Los fenómenos más energéticos del universo". Gamma izpien leherketa kosmikoak unibertsoaren mugetan.
Bilbo, urriak 23, (Bizkaia Aretoa)
- 19.00: Irrintzi Ibarrola: "Una maleta llena de viejos blues". Musika saioa.
- 19.15: Inma Hernáez: "Esa no soy yo". Ahots artifizialaren mundua hurreratuko du.
- 19.30. Big Van Theory: Umorezko bakarrizketa zientifikoak.
- 19.45. Kepa Erdozia: "Hizkuntzaren egitura hierarkikoaz".
- 20.00. Pedro Alegría: "Supercalculísticoextrahabilidoso". Kalkulu mentalaren teknikak eta oinarrizko printzipio matematikoak elkartuz lortutako magia.
- 20.15. Bittor Rodríguez: "Publicidad sobre alimentos y salud: tú lo que quieres es que me coma el tigre".
Sarrera librea izango da, tokiak bete arte.