Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Biodiesela ekoizteko proposamen berri bat: etanola eta katalizatzaile heterogeneoak erabiltzea

Dokumentuaren akzioak

Biodiesela ekoizteko proposamen berri bat: etanola eta katalizatzaile heterogeneoak erabiltzea

2014/11/05 - Unibertsitatea.net
Inés Reyero Zaragoza ingeniari kimikoak biodiesela ekoizteko bide berriak ikertu ditu doktorego-tesian.

Inés Reyero Zaragoza ingeniari kimikoak biodiesela ekoizteko modu berri bat proposatu du bere doktorego-tesian: “Aurrerapenak biodieselaren ekoizpenean: etanolisia eta katalizatzaile heterogeneo berriak”.

Alegia, bioerregai hau ekoizteko kostuak murriztuko dituen eta ingurumen inpaktua gutxituko duen etanolaren eta katalizatzaile heterogeneoen erabilera.

Batetik, etanolak metanola ordezkatzea proposatzen du. Izan ere, metanola fosil jatorriko lehengaietatik abiatuta sor daiteke, aldiz, etanola baliabide berriztagarrietatik sor daiteke.

Bestetik, homogeneoen ordez katalizatzaile heterogeneoak erabiltzea proposatzen du. Izan ere, besteak beste, gaur egun erabiltzen diren homogeneoak oso eraginkorrak diren arren ezin dira berrerabili eta produktuak kutsatzen dituzte.

Katalizatzaile egituratuen erabilera oso berritzailea da biodieselaren sorkuntzan eta aurrerapen teknologiko handia ekarriko duela dio ikertzaileak.

Informazioa gehiago UPNA/NUPen.