Dokumentuaren akzioak
Deustuko Unibertsitateak emakume teknologoentzako Ada Byron sariketaren bigarren edizioari ekin dio
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen sariketa dugu Ada Byron izeneko hau, aurtengoa bigarren edizioa izanik.
2014an abiarazi zen Emakume teknologo eta zientifikoen ekarpenak saritzeko eta gaztetxoengan bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko helburuarekin, era berean etorkizunean arlo profesional horietan emakumeen presentzia normalizatu dadin.
Apirilean banatuko da saria, 3.000 eurotakoa, eta Forotech jardunaldietan plazaratuko da irabazlearen izena. Emakundez aparte badira beste kolaboratzaile batzuk ere, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, IK5 Research Alliance eta Innobasque, hain justu.
Informazio gehiagorako hemen duzue ekimenaren aurkezpen bideoa.