Dokumentuaren akzioak
Saturnoren egun batek zenbat irauten duen zehaztu dute
Ez da lan erraza izan Saturnoren egunak zenbat irauten duen kalkulatzea, gasezkoa izanik, ez dauka erreferentzia punturik gainazalean eta. Hala ere, Israelgo ikerlari batzuek lortu dute, beraien arabera, Satunoren egun batek 10 ordu, 32 minutu eta 45 segundo irauten ditu. Ikerlariek, metodo berri bat erabili dute kalkuluak egiteko.
Jupiterrekin ere gauza bera gertatzen da, hala ere, eremu magnetikoa errotazio-ardatzarekiko okertuta dagoenez, errotazio-periodoa neurtu daiteke. Baina Saturnoren kasuan, metodo berri bat bilatu behar izan da, honek ez du balio, eremu magnetikoaren ardatza eta errotazioarena lerrokatuta daude eta.
Saturnoren eguna neurtzek, grabitazio-eremua erabili da. Modu horretan kalkulatu ahal izan da Saturnok bere buruari bira emateko 10 ordu 32 minutu eta 45 segundo behar dituela, 46 segundoko ziurgabetasunarekin.
Nature aldizkarian argitaratu dute, hona hemen artikulua: Nature aldizkariko artikulua.