Dokumentuaren akzioak
UPV/EHUko IbeA ikerketa-taldearen arabera tomateak kutsatzaile metalikoetatik salbu geratzen dira
UPV/EHUko IBeA ikerketa-taldeak -Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa- aztertu duenaren arabera, tomate-landareen kutsadura iturri nagusia laborantza lurrean dago, lur horietan kutsatzaile metaliko eta metaloide kantitate handiak aurkitu daitezke eta. Bataz beste, 60 bat gramo tomate kontsumitzen du herritar bakoitzak egunero, beraz, datu hori kontutan hartuta giza osasunerako kaltegarria izan daiteke kutsatuta dauden tomateak kontsumitzea.
EAEko inguruetako lurren metal eta metaloide kantitateak neurtu dituzte lurreko kutsatzaile horiek tomateetan aurkitzen direnetik alderatzeko. Guztira 13 izan dira aztertutako lekuak, gainera, kutsadura kantitatearen eta aztertutako zoruan hazitako tomateen kutsatzaile-edukiaren arteko lortura ere izan dute aztergai.
UPV/EHU ikertzaile den Azibar Rodríguezek esandakoaren arabera “ikerketa honetan aztertutako landareetako metal toxikoen edukia beti izan da Europako legediak baimentzen duen gehienezko kontzentrazioa baino txikiagoa”. Beraz, laburpen bat egite aldera, esan dezakegu EAEko tomateetan aurkitutako metal toxikoen kantitatea, Europako legediak baimentzen duen gehienezko kontzentrazio-mailaren azpitik dagoela.