Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia2 lehiaketako 1. datuak: 15 ikertzailek hartu dute parte

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia2 lehiaketako 1. datuak: 15 ikertzailek hartu dute parte

2014/11/18 - Unibertsitatea.net
Lehiaketak arratsaldeko 15.00ak bitartean eman dituen datuetako batzuk kaleratu ditugu: zenbat parte hartzaile, zein esparrutakoak...

#txiotesia2 eguna aurrera doa eta hona hemen 15.00ak bitartean lehiaketak eman dizkigun datu batzuk.

Hona hemen datuak:

  • 09.00etatik 15.00etara 15 ikertzailek hartu dute parte.
  • Hauetatik 6 emakumeak dira eta 9 gizonak.
  • Parte hartzaileen %40a da doktorea eta gainerakoa doktoregaia.
  • Jakintza-alor askotariko gaiak kaleratu dira. Besteak beste:
      • Informatika
      • Medikuntza
      • Komunikazioa
      • Irakaskuntza
      • Literatura
      • Soziologia
      • Hizkuntzalaritza
      • Biologia
      • Psikologia
      • Ekonomia
  • Parte hartu duen emakumeen %90ak zientzia esparrua lantzen du. Eta gizonezkoen %55,5ak berriz "letren" esparrua.
  • Parte hartzaileen %33ak iaz parte hartu zuen. Gainerakoak ikertzaile berriak dira lehiaketan.
  • Parte-hartzaileen %20ak Twitterren kontua zabaldu du parte-hartzeko.

 

Hala ere, datuak aldatuz doaz eta ikertzaileak oraindik ekimenera gehitzen ari dira. Izan ere, parte hartzeko aukera 21.00ak arte dago  irekita.

Balorazioa:

Parte hartzeko izena ematerik eskatzen ez dugunez goizeko 09.00etan ez genekien zein eratako parte hartzea eta erantzuna izango genuen.

Iaz baino lasaiago doa eguna. Iaz, ordu honetarako 45 ikertzaileren lanak jasota genituen. Hala ere, parte hartzaileen gehiengoa "berria" da lehiaketan eta hauen lanen berri izateko aukera aparta izaten ari gara.

Jarraitu: