Dokumentuaren akzioak
Unibertsitate aurreko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ekimena abian da: Jakin-mina
Jakiundek, DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako Jakin-mina hitzaldi sortaren 4. edizioa hasi du azaroan.
Hitzaldiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emango dira eta guztira 280 ikaslek parte hartuko dute azaroa eta martxoa bitartean.
EAEko eta Nafarroako ikastetxeei zuzendutako ekimena da eta parte hartzen dutenek aukera izango dute UPV/EHU, UPNA/NUP, Universidad de Navarra eta hainbat ikertaldetako ikertzaile, irakasle eta katedradunen hitzaldiak entzuteko. Hitzaldiak gai anitzen gainekoak izango dira, besteak beste, Biokimika, Arkeologia, Biologia, kirola, sare sozialak, Kimika, Filologia, Farmakologia, Linguistika, Arte ederrak, Ingeniaritza, kazetaritza eta Fisika.
Ekimena, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren eta Nafarroako Gobernuko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) laguntzarekin antolatu da.