Ziztu bizian
Juan San Martin bekan parte hartzeko epea ostiralean amaitzen da
Aurtengo bekaren ikerketa esparrua KAZETARITZA da, iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da eta saria berriz, 9.000€koa.
Arkitekto eta diseinatzaile gazteek Txinan praktika ordainduak egiteko programa: Workinat
Jon Urdaneta Zeberio Txinan bizi eta lan egiten duen arkitektoa da eta diseinatzaile eta arkitekto gazteek Txinan ordaindutako praktikak lortzeko programa sortu du.
"Nola aurre egin eskolan ikasleen identitate sexu-afektiboei" mintegia UPV/EHUn
Antolatzaileen esanetan sexualitateen ikusezintasuna nabaria da sistemaren alderdi askotan (eskolako curriculumetan, testu-liburuetan, hezitzaileen prestakuntzan...) eta gaiaren gaineko ezjakintasunak ikas-komunitatean jarrera okerrak sortzen ditu.
Tecnun-ek ingeniaritzaren mundua batxilergoko ikasleengana hurreratzeko jardunaldia ospatuko du
Urriaren 18an ospatuko den ekimenean produktu baten diseinua nola egiten den erakutsiko zaie ikasleei besteak beste.
Paula Kasares filologoak bere doktorego tesian: "Nafarroan euskarak biziraun du nafar askok ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz hazteko hautua egin dutelako"
Ikerketa beraien seme-alabak euskaraz haziz euskararen belaunez belauneko jarraipena berreskuratzen saiatzen diren Iruritako eta Iruñeko bi familietako hizkuntza bizipenetan oinarritu da.
Mikel Laboa Katedraren I. Jardunaldiak ospatuko dira asteon Donostian
Mikel Laboaren ibilbide estetiko berritzailea zabaltzea da jardunaldien helburua. Bertan parte hartuko dute besteak beste Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak, Xabier Montoiak eta Denis Labordek.
Natur Zientzien I. Topaketan posterrak aurkezteko azken eguna ostirala da
Posterrak erabilita naturazaleek, ikerketa taldeek, natur taldeek zein bestelako edozein elkartek egiten dutena erakusteko aukera izango dute.
Oinazearen gaia landuko dute ostiralean UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan
Sufrimendua gertaera unibertsala da, hainbat eremutan topatzen dena eta berau ulertzeko eta gainditzeko beharrezkoak dira formazioa eta sentsibilizazioa.
Araban aurkitutako "Microchoerus" primatearen aurkikuntzak Europar kontinenteko eta penintsulako ugaztunen arteko lotura baieztatu du
Ikerketan Ainara Badiola UPV/EHUko irakasle eta ikerlariak parte hartu du. Orain arte ez zegoen izaera honetako fosilen berririk Iberiar penintsularen mendebaldean.
Kazetarien erronkak aztertuko dituzte astelehenean Bilbon
Komunikazioak eta kazetaritzak unerik onena eta txarrena bizi dute aldi berean, eta testuinguru honetan antolatu du UPV/EHUk "Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukera" mintegia.
"Euskera aukera" UPNA/NUPeko I. Laburmetraien edizioko irabazlea Hendaiako Film Jaialdian saritu dute
“Euskera aukera”k Erasmus ikasle batek neska batengana hurreratzeko egiten duen ahalegina kontatzen du bi minututan.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu behar duzuna
#txiotesia traola erabilita jarraituko da azaroaren 19an lehiaketa eta esparru anitzetako 5 epaimahaikidek osatutako tribunalak izendatuko ditu 1. edizioko irabazleak:"Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".
Matematikaren Irakaskuntzari buruzko III. Jardunaldiak UPNA/NUPen bihar
Urriaren 25 eta 26an ospatuko dira eta estatistika izango dute ardatz.
Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Durangoko Azokan ospatuko da aurten
48 ordutan film labur bat egitea da lehiaketaren erronka eta 18-35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.
Zientzia eta teknologia gizarteratzeko "Zientziaren Astea" antolatu du UPV/EHUk
Izaera ludikoa eta pedagogikoa du eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian ospatuko da azaroaren 6tik 10era.
#txiotesia lehiaketako epaimahaia nor izango den jakiterik nahi?
Ricardo Gómez, Lore Erriondo, Txema Egaña, Jon Mattin Matxain eta Lorea Arakistain izango dira #txiotesia lehiaketako epaimahaia osatuko dutenak.
CAF-Elhuyar 2013 sarien ardatza Elhuyar efektua izango da: sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna
Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz sortu ziren 1994an CAF-Elhuyar Sariak. 2013ko edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31n bukatzen da.
"Nola justifikatzen da espazioan ikertzeko inbertsioa?", galdera honi erantzungo diote bihar UPNA/NUPen
Espazioko ikerketaren garrantzia azpimarratzea lortu nahi du bihar antolatu duten hitzaldi zikloak eta bertan parte hartuko du besteak beste Pedro Duque astronautak.
Irungo dorreaz arituko dira ostegunean UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan
Bertan Hoz Fontán Arquitectos-eko Ángel de la Hoz eta Cristina Fontán arkitektoak arituko dira hizketan.
Pirinioetako floraren haziak kontserbatzeko lanak egin ditu udan Aranzadi Zientzia Elkarteak
Pirinioek Europako landare dibertsitate handienetarikoa gordetzen dute (4000-4500 espezie) eta jakina da aldaketa klimatikoaren eraginak bereziki kaltegarriak izango direla goi mendiko landareetan.
9. Juan San Martin Bekako ikerlana eskuragarri Buruxkak-en: "Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957)"
2009koa izan zen 9. edizioa eta bekaren ikerketa-esparrua artea. Beka Francisco Javier Muñoz Fernandezi (UPV/EHUko Artearen Historia Saileko irakaslea) esleitu zitzaion.
Fruitu lehorrek ez dute loditzen
Kaloria denek ez omen dute berdin loditzen eta Nutrizioan eta Bromatologian Katedraduna den Jordi Salas-Salvadók fruitu lehorren kontsumoa eta gorputzaren pisua ez doazela lotuta dio.
UPNA/NUPeko lau ikaslek Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa bat irabazi dute AEBtan
Bost herrialdetako sei unibertsitate lehiatu ziren Floridan ospatu zen finalean: Kolonbiako bi talde, Argentinako bat, Brasilgo bat, Estatu Batuetako bat eta UPNA/NUPekoa.
Euskaraz egindako luzemetrai bi erakutsiko dira Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan
"Roatán" eta "Mar del coral (Australia)" dira euskaraz egin diren lanak eta Valentziako eta Kanaria Handiko bi ekoiztetxek egin dituzte hurrenez hurren.
"#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldia emango du Koldo Garcia ikerlariak #txiotesia lehiaketako sari banaketa ekitaldian
Azaroaren 19an ospatuko da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" #txiotesia lehiaketa. Epaimahaiak txioen balorazioa egin eta bi sarituak nortzuk diren azaroaren 25ean jakinaraziko ditu, Koldo Mitxelena Kulturunean.
UPNA/NUPeko Carlos Ruiz irakaslearen azken 10 urteetako ikerketa-ibilbidea saritu du "Electrical and Electronics Engineers"-ek
Electrical and Electronics Engineers (IEEE) institutua mundu mailako elkarterik garrantzitsuena da bere alorrean eta 160 herrialdetako 425.000 kide inguru batzen ditu.
Ikerlari euskaldunen lana ezagutzeko jarraitu bihar #txiotesia lehiaketa
Ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketa ospatuko dugu bihar (azaroak 19).
#txiotesia lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 45 txiolarik parte hartu dute
Lehiaketak arratsaldeko 15.00ak bitartean eman dituen datuetako batzuk kaleratu ditugu: zenbat parte hartzaile, zein esparrutakoak...
86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia lehiaketan
Atzoko eromen pozgarriaren biharamunarekin esnatu gara :). Hemen dituzue atzokoak emandako datuetako batzuk.
#txiotesia lehiaketako epaimahaiaren erronka: 86 lanetatik 2 hautatzea
Ez da erraza izango 86 ikertzaileren artetik 2 txiolari onenak hautatzea baina astearteko erakustaldia gertutik ezagutzeko aukera aparta izango du epaimahaiak.
Astelehenean Koldo Garcia ikertzailearen hitzaldia #txiotesia lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian: "#Kafepintxo batekin ikertzen"
Koldo Garciak ikertzailearen ogibidearen gaineko gogoeta subjetiboa egingo digu astelehenan, azaroak 25.
#txiotesia lehiaketako irabazleak Estitxu Garai eta Itxaro Perez dira
Bi emakumezko izan dira #txiotesia lehiaketaren 1. edizioko irabazleak: "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra. Lehena doktoregaia eta bigarrena doktorea.
#txiotesia lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldiko grabaketa ikusgai dago
Besteak beste Koldo Garcia ikertzailearen "#Kafepintxo batekin ikertzen" hitzaldia ikusteko aukera duzu orain.
Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun arloko 1.000 hitzetik gora jaso dituzte wiki baten
Elikak, UPV/EHUko nutrizio, dietetika eta bromatologia arloko 17 adituren laguntza izan du "hiztegi-wikia" osatzeko.
Animatu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdi birtualean parte hartzera
2014ko urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra ospatuko den jaialdia da eta bere helburu nagusia da Internetez Kultura Zientifikoaren gaineko ezagutza, onespena eta interesa zabaltzea.
Munduko hegazti mehatxatuen zerrendak 198 espezie jasotzen ditu
Existitzen diren 10.065 hegazti espezietatik 2.196ren egoera oso txarra dela salatu du BirdLife Internacional-ek.
"Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik" ikerketa-proiektuari esleitu zaio Juan San Martin ikerketa-beka
Aurtengo deialdiaren ikerketa-esparrua Kazetaritza izan da eta irabazlea Maialen Odriozola Martija izan da.
UEUren Udako Ikastaroetarako ikastaro proposamenik baduzu? deialdia urtarrilean irekiko da
UEUrekin lan egiteko prest dagoenari dago zuzenduta eta proposamenak urtarrilaren 1etik 31ra jasoko dira.
#txiotesia lehiaketan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko kideak batu ditu MU Telebistak
Txema Egaña epaimahaikidea, Uxune Martinez antolatzailea eta Amaia Pavon eta Eneko Bidegain parte hartzaileak agertzen dira bideoan.
Julen Larrucea: "Aluminioaren toxikotasuna ulertzeko, atomo mailan gertatzen dena ulertu beharra dago”
Julen Larrucea kimikaria 2005ean hasi zen bere doktorego tesia egiten eta 2009an aurkeztu zuen. Finlandian postdoc-a egin ostean, orain Bremengo Unibertsitatean ari da bigarrena egiten.
"Suge eta sugegorriak: haien ospe txarraren biktimak" hitzaldia asteazkenean Donostian
Mitologiak eta erlijioak pertsonaia gaizto bilakatu ditu suge eta sugegorriak eta hauen errealitatea bestelakoa da.
Bertako basoek pinu-landaketen azpian berreskuratzeko duten gaitasuna aztertu dute
Ikerketaren arabera gaur egungo pinu-landaketek baldintza egokiak eskaintzen dituzte azpian bertako basoa garatzeko.
Ikerbasque-k Euskal Herrian lanean jarraitzeko aukera emango die 25 ikertzaile gazteri
Atzerrian lan egiten duten zientzialariak erakartzea nahi da batetik, eta bestetik, Euskal Herrian ikertzen dihardutenei orain arteko ibilbidea finkatzeko aukera ematea.
"Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea" I. jardunaldia antolatu dute urtarrilean Donostian
GFAk, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatu dute lankidetzan eta lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz gogoeta egitea da helburua.
Gerra Zibileko hobien gainean Aranzadik azken 13 urteetan egindako ikerketa-lana jasoko du Bizkaia Aretoko erakusketa batek
Abenduaren 16tik urtarrilaren 16ra egongo da ikusgai Bilboko Bizkaia Aretoan.
Enekoitz Etxezarreta: "Euskadi mailan zaintza premian diren pertsona nagusien erdiek senideen aldetiko zaintzak baino ez dituzte jasotzen"
Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa dira Enekoitz Etxezarreta ekonomialariaren ikergai nagusiak. Iaz aurkeztu zuen tesia.
Unibertsitatea.net oporretara doa urtarrilerarte!
Urtarrilera bitartean eguneratu gabe egongo dira Ziztu bizian albistegia eta Facebook eta @Uninet_ataria twitter kontuak. Hala ere, zuen esku geratzen dira Ikasleen txokoko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog komunitatea, Zer, non ikasi ikasketen bilatzailea...
Txokolate birtual pusketa bat jan nahi? Parte hartu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian
Gaur hasi da Kultura Zientifikoa 1. Jaialdia. Ekimenean jakintza arlo desberdinetako post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira eta lehena Achucarro Basque Center for Neuroscience-k idatzi du: "Ispilu neuronak eta enpatia".
Dietaren gantz-portzentaia eta sabelaldeko gizentasuna estuki lotuta daude nerabeetan
Nerabezaroa bezalako garapen aldi kritikoan dietaren osaera eta sabelaldean gantz gehiegi izatea elkarrekin erlazionatzen zituen ikerketarik ez zegoen. UPV/EHUko Idoia Labayen doktoreak ikertu du.
Huhezinema, euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa aurkeztu da
Lehiaketak 3 sail izango ditu: bi Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzendutakoak eta bestea berriz parte hartu nahi duen guztiari. Lanak otsailaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira.
UPNA/NUPeko ikertzaile talde batek kontsumo txikiko txip baten egindako lana saritu dute Zeelanda Berrian
Bonbilla arrunt batek baino 50 milioi aldiz kontsumo txikiagoa duen gailua izan da gailu onenaren saria jaso duena. Sariketa abenduan ospatu zen Wellingtonen.
Zientzia eta teknologia bakarrizketen bitartez gizarteratzeko nazioarteko lehiaketa: FameLab
Lehiaketa 2005ean sortu zen Erresuma Batuan baina munduko 20 bat herrialdetara hedatu da.
Elikaduraren eta gastronomiaren alorreko ekintzaileei zuzendutako 1. Nazioarteko Foroa antolatu du Basque Culinary Center-ek
Foroak 200 ekintzailetik gora batuko ditu eta 9 izango dira gonbidatutako hizlariak, tartean, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Fraser Doherty (SuperJam) eta Antonio Muiños (Porto Muiños).
Dieta mediterraneoak 2. motako diabetesa izateko aukera %40an murrizten du
2. motako diabetesa jasateko arriskua dieta mediterraneoa jarraituta eta olio birjina hartuta nabari murrizten da. Ikerketan 3.541 pertsonek parte hartu dute.
Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bideo-jokoa sortu du Deustuko Unibertsitateko ikertalde batek
"Social Innovation in Agein-The European Award" sariketara 220 lan aurkeztu dira eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileena 20 finalisten artean dago.
Lezkari arruntaren migrazioaren gaineko ikerketa bat egin du Aranzadik
Hegaztiak ikertzeko penintsulako 11 eraztuntze estazioetako datuak eta ezaugarri biometrikoak erabili dituzte.
Eskoziako erreferendumaren ondorioak aztergai
EHUgunek antolatu duen topaketa urtarrilaren 22an ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon.
Ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten herrialdeetako unibertsitateak dira nazioarteko ikasleentzat erakargarrienak
Virginia Rincón ikertzaileak goi mailako ikasketetan nazioarteko eskaria baldintzatzen duten faktoreak aztertu ditu.
Ozeanoak gugan duen eragina aztergai Plentziako Itsas Estazioak antolatu duen hitzaldi-zikloan
Urtarrilaren 23tik ekainaren 26a bitartean 12 hitzaldi antolatu dituzte. Honekin egiten duten ikerketa gizarteratzea lortu nahi dute.
Uniproyecta: unibertsitateko proiektu ekintzaile onena saritu nahi duen lehiaketa
Universiak eta RUNAEk antolatu dute lehiaketa eta bi sari banatuko dituzte: 10.000€ eta 5.000€.
Ibaietan basa landaketek duten eraginari buruzko hitzaldi bi emango dira gaur Aranzadiren egoitzan
UPV/EHUko Ibaien Ekologian diharduen taldeek egindako ikerketen emaitzak emango dituzte Aitor Larrañaga eta Maider Iglesiasek.
Esfortzu fisikoa egiteagatik saria eskaintzeak burmuineko zein alde aktibatzen dituen jakiteko boluntarioak behar dituzte
Ikerketarako 19-25 urte bitarteko pertsona eskuinak eta unibertsitarioak behar dituzte.
Zientifikoki frogatutako medikamentuen eraginkortasuna bultzatzea ezinbestekoa ikusi dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek
Albo-ondoriorik gabeko baina inongo balio terapeutikorik gabeko sendagaiek publikoan oro har duten onarpena aztertu nahi izan dute Fernando Blanco, Itsaso Barberia eta Helena Matute ikertzaileek.
Nafarroako Irulegi gazteluan egindako lan arkeologikoen ondorioak argitaratu ditu Aranzadik
2007-2012 urteen bitartean Lakidaingo Erdi Aroko gazteluko arkeologia-aztarnategian egindako lanak bildu eta artikulu batean kaleratu dituzte.
Lehen haurtzaroan kontzeptu garapena ebaluatzeko baliabide erabilgarriak dira haur txikien marrazkiak
UPV/EHUko bi ikertzailek egin dute azterketa eta ikusi dute haurrek izaki bizidunak zer diren ulertzen dutela.
Ingumak, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak, bere webgunea berritu du
Ingumak gaur egun 34.500 erregistrotik gora ditu katalogatuta eta hauek modu errazean erabiltzaileen eskura jartzeko bitartekoei eman diete garrantzia webgunea berritzerako orduan.
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren aurtengo gaia pintxo-potea eta euskara izango dira
Sariketaren 3. edizioa da aurtengoa eta 250€-1.000€ bitarteko 4 sari banatuko dira.
Denboraleak Iñurritzako biotopoko "Gallium arenarium" landare espeziea ia guztiz desagerrarazi duela uste du Aranzadik
Zarautzeko Iñurritzako Biotopoa, biodibertsitatearen ikuspegitik, euskal kostaldeko gunerik garrantzitsuenetakoa da, batez ere, landare espeziei dagokienez.
Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da”
Publizitatearen mundu elebidunean euskarazko mezuek izaten dituzten aldaketak ditu ikergai Estitxu Garaik lantzen ari den tesian. Hizkuntza dena delakoa ere, gakoa mezu elebidunak sortzea delakoan dago.
Edari alkoholdunak edatea osasunarentzat onuragarria izateko zazpi printzipioak
Alkohola osasunarentzat onuragarria izateko zenbat kontsumitu behar den galderari erantzuteaz gain, alkohola nola kontsumitu behar den hartu du kontuan Nafarroako Unibertsitateak eta Ciberobn-ek egindako ikerketak.
BBC kazetaritzako izarren bila dabil
Goi-mailako formakuntza jasotzeaz gain, Erresuma Batuko kazeta-gertakizunetan egingo dute lan hautatuek.
Eguneroko erabakiak hartzeko kontzientziak betetzen duen paperari buruz Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek idatzitakoa nazioarteko aldizkari batek argitaratu du
Ikerketaren gainean idatzitakoa "Behavioral and Brain Sciences" aldizkari ospetsuak argitaratu du.
Emakume teknologoen lana gizarteratzeko saria antolatu du Deustuko Unibertsitateak
Hazkunde ekonomikoan teknologiak jokatzen duen papera ezagutarazteaz gain, emakumeen eta gizonen berdintasuna aldarrikatu nahi dute.
Foodtopia, kaleko janaria eta artea uztartzen dituen ekimena antolatu du Basque Culinary Centerrek
Proiektuarekin gainera postu ibiltarietan janaria saltzeko baimenak lortzea errazagoa izatea aldarrikatu nahi dute Basque Culinary Center-eko ikasleek.
Itxaro Perez: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea"
Minbizia peptidasa izeneko proteinek sortzen ote duten ikertu du Itxaro Perez ikertzaileak. Lortutako emaitzekin ospitaleetan teknika berriak martxan jartzeko goiz delakoan dago, baina gaixotasuna azkarrago detektatzeko urratsak eman direla dio.
Uste baino hamar aldiz arrain mesopelagiko gehiago dagoela frogatu dute Azti-Tecnaliako ikertzaile batzuek
'Nature Communications' aldizkarian argitaratutako ikerketak dio "berraztertu" egin beharko litzatekeela arrain honek ozeanoetako ekosistemen eta ziklo biogeokimikoetan betetzen duten funtzioa.
Industria ingeniarien garapen zientifiko-teknologikoa landu asmo duen bekarako deialdia ireki du UPNA/NUPek
12.000 euroko laguntza jasoko du hautatuak, orotara, eta urtebetean gauzatu beharko du proiektua.
Unibertsitateak arduratuta daude ezin dituztelako irakasle berriak kontratatu
Irakasleen batez besteko adina 53 urtekoa da, azken 40 urtetako altuena; eta unibertsitateek salatu dute Espainiako Gobernuak egindako murrizketen ondorio dela bizi duten egoera larria.
Euskal gazteen erdiak uste du ez duela ikasitakoarekin lotutako lanik aurkituko
Lanpostua duten gazteen hamarretik lauk enplegua galtzeko arriskua ikusten du, Gazteen Euskal Behatokiaren arabera; eta ia erdien iritziz, ezingo dute emantzipatu.
Ikasketak amaitu eta langabezian daudenei lan munduratzean laguntzeko, 345 beka eskainiko ditu UPV/EHUk
Formakuntza ikastaro bat jasotzeaz gain, hiru hilabeteko praktikak egingo dituzte bekadunek enpresetan.
Ohiko txoriak eta hegaztiak bereizten ikasteko ikastaroa antolatu dute Aranzadik eta Cristina Enea Fundazioak
Helduei bideratutako jardunaldiak dira, eta saio teorikoaz gain, praktikoak ere izango ditu.
Euskal zientzialariei aurpegia jarriko diete Zientzia Kaieraren bideo-elkarrizketek
Orotara, hamar elkarrizketa izango dira, eta gaurkotasun gaiak ardatz hartuta, ezagutza zientifikoa ezagurataztea izango dute helburu.
Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko, 25 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek
Atzerrian dauden euskal gazte zientzialariak etxeratzea nahi du Eusko Jaurlaritzak ekimenaren bitartez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikerkuntza zentroetan lan egin dezaten.
Hamabi ikastaro antolatu ditu UEUk Eibarren eta Iruñean udaberrirako
Online ikastaroen aldeko apustua egin du, eta, era horretan, teknologia berriak eta irakaskuntza metodo berriak uztartuko ditu.
Genero-ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan txertatzeko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek
Orotara, zortzi saio egingo dira, bai teorikoak, bai praktikoak; eta helburu nagusiena da irakaleei tresnak eskaintzea parekidetasunaren ikuspuntua eguneroko jardunean integra dezaten.
Gaztetan gizen ez egoteak, morbimortalitateagatik hiltzea saihestu dezakeela ikertu du Nafarroako Unibertsitateak
Zahartzea eragiten duten biomarkagailuak aztertzeaz batera, tratamendu bat eskaini diete gizen dauden gazteei bi hilabetetan zehar, eta pisua galtzeaz gain, loditasuna ere galdu dute.
Mutazio genetiko batek 2. motako diabetesa murrizten duela ikertu dute
Intsulina sortzen duen pankreetako zelula batzuk suntsitzen ditu mutazioak, eta efektu hori eragin dezakeen botika sortzea ahalbidetu dezake aldaketa horrek.
Xabier Landabidea: "Zoragarria da telebistak duen potentzialtasun kultural, sozial eta politikoa"
Egun egiten diren produktuen kontrara, bestelako edukiak sortu, eta bestelako telebistak martxan jarri behar direla uste du ikus-entzunezkoetan eta komunikazioan aditua den Xabier Landabideak.
UPV/EHUko unibertsitate-defendatzaileak % 41 kexa gehiago jaso ditu azken urtean
Urteko txostena aurkeztu berri du Aldezleak, unibertsitateko kide guztien eskubideak bermatzeko defentsa-karguak.
Elikagai ekoizpena sustatzeko, proiektu bat jarri dute martxan Keniako unibertsitate batek eta UPNA/NUPek
'Green Agro Project' deituriko ekimenaren bidez, lursailak hobeto ustiatzeko teknikak erakutsi asmo dizkiete; zehazki, Argentinako ustiaketa eredua oinarrituko dira.
Asier Estevan Mugertza: "Gizarteak zientzia estimatu egin behar du, ondorengo belaunaldiak zientifikoki jantziagoak izan daitezen"
Zientzia gure gizartearen ongizatearen oinarrietako bat dela dio Asier Estevan Mugertza matematikan doktoreak. Hori horrela, jakintza-arloen gaineko ulermen maila hedatu beharra dagoela dio.
3D inprimaketa bidezko fabrikazioaren munduko txapelketa bateko finalean hartuko du parte IK4-Lortek zentro teknologikoak
AEBetako "General Electric" multinazionalak sustatutako ekimena da eta munduko hamar talde sailkatu dira finalerako, tartean Ordiziako zentro teknologikoa.
Zientziak irakaskuntzan duen garrantziaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak
Irakasleek erabiltzen dituzten metodologiak eta praktikak plazan jartzea eta uztartzea dute hizketaldiek helburu.
Euskal autonomiarekin lotutako ikerketa lanak aitortzeko, Jesus Maria de Leizaola sarirako deialdia ireki dute
Lanak monografikoa izan behar du, eta proposatutako gaiaren azterketa edo sakonketa du helburu.
Materialen zientziaren eta teknologiaren II. kongresua antolatu du Polymat ikerketa institutuak
Uztailaren 3an eta 4an egingo dira jardunaldiak Donostian, eta, besteak beste, materialen sintesia eta karakterizazioa, eta simulazioa eta modelizazioa izango dira landuko diren gaietako batzuk.
Tabako enpresek heriotza saltzen dutela uste du Natividad Cangak, Nafarroako Unibertsitateko irakasleak
Tabakismoa norbanakoen artean publizitatearen ondorioz transmititzen dela adierazi du, eta, gainera, dio erretzeari uzten diotenak erretzen hasten direla iragarkiek duten estimulazio eraginarengatik.
Emakume ekintzaileen sarea sustatzeko foroa antolatu du Deustuko Unibertsitateak
Martxoaren 20an egingo dute Bilbon, eta, besteak beste, gizarte berrikuntza eta ezagutzari, edota ekintzailetzaren DNAri buruzko hitzaldiak izango dira.
Nagore Prieto: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko"
Eraikinekin lotutako kutsadura ikertzea izan da Nagore Prietok egindako ikerketaren helburua. Metodo hori zehazteko, baina, herritarren kontzientziazioaz gain, erakunde publikoen parte hartzea beharrezkoa dela uste du; eta, gainera, ikertutakoa ezagutarazteko bultzada behar duelakoan dago.
Dibulgazio zientifikoa sustatzeko bideo lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei bideratutako ekimena da, eta haien lanekin zientziarekiko interesa piztea du helburu.
Uraren krisi orokorraz kontzientziatzeko hitzaldia antolatu du Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza erakundeak
Uraren Nazioarteko Egunaren baitan organizatutako jarduerek helburu bakarra dute, antolatzaileen arabera: XXI. mendeko gizarteak aurre egin behar dien erronkez jabetzea, eta herritarrak horretaz kontzientziatzea.