Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko unibertsitate-defendatzaileak % 41 kexa gehiago jaso ditu azken urtean

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko unibertsitate-defendatzaileak % 41 kexa gehiago jaso ditu azken urtean

2014/03/04 - Unibertsitatea.net
Urteko txostena aurkeztu berri du Aldezleak, unibertsitateko kide guztien eskubideak bermatzeko defentsa-karguak.
UPV/EHUko unibertsitate-defendatzaileak % 41 kexa gehiago jaso ditu azken urtean

Irudia: UPV/EHU

Gora egin dute unibertsitate arloko arazoek. Hori erakusten dute, behintzat, UPV/EHUko Aldezleak argitaratu berri dituen datuek: % 41,24 kexa gehiago jaso zituen 2013an, aurreko urtearekin alderatuta. 2012an 97 kasu aztertu zituen, eta 2013an 137. Unibertsitateko Klaustroaren aurrean aurkeztutako urteko txostenaren isla dira datu horiek.

Itziar Etxeberriak zuzentzen duen unibertsitateko defentsa-bulego horrek irakasle, ikasle eta langileen eskubideak bermatzea du xede, eta bi eratara hartu dezake parte arazoen aurrean: ofizioz edo kexak aurkeztuta. Zerbitzu hori erabiltzeari dagokionean, erabiltzaileen % 51,2 ikasleak izan dira; 2012an ehuneko hori % 39,3koa zen.

Kexak aurkezteari dagokionean, berriz, gehien egindako salaketak honako gai hauei buruzkoak dira: ebaluazio irizpideei, baliozkotzeei, kredituak aitortzearekin eta araudia aplikatzearekin lotutakoak.

Bestalde, azken urtean erabiltzaileen profilak ere berdindu egin dira, bai, behintzat, parekidetasunari dagokionean: erabiltzaileen % 48,3 zen emakumea, eta % 51,7 gizonezkoa.

(Iturria: UPV/EHU)