Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Fruitu lehorrek ez dute loditzen

Dokumentuaren akzioak

Fruitu lehorrek ez dute loditzen

2013/11/08 - Unibertsitatea.net
Kaloria denek ez omen dute berdin loditzen eta Nutrizioan eta Bromatologian Katedraduna den Jordi Salas-Salvadók fruitu lehorren kontsumoa eta gorputzaren pisua ez doazela lotuta dio.

Beti entzun dugu fruitu lehorrek kaloria asko dutela eta ez dela gehiegi jatea komeni.

Hala ere, kaloria denek ez omen dute berdin loditzen eta Nutrizioan eta Bromatologian Katedraduna den Jordi Salas-Salvadók fruitu lehorren kontsumoa eta gorputzaren pisua ez doazela lotuta dio.

Are gehiago, hauek neurrian kontsumitzea erabat osasuntsua omen da eta dieta mediterraneo orekatuaren barruan esku bete fruitu lehor (ahalik eta naturalenak) egunean jateak nabari gutxitzen ei du arazo kardiobaskularrak izateko arriskua.

Orain dela gutxi saritu dute katedraduna Universidad de Navarran eta IX Premio Alimentación y Salud de la Cátedra Tomás Pascual Sanz-Universidad de Navarra saria eskuratu du.

(Iturria: Universidad de Navarra)