Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziak irakaskuntzan duen garrantziaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Zientziak irakaskuntzan duen garrantziaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak

2014/03/10 - Unibertsitatea.net
Irakasleek erabiltzen dituzten metodologiak eta praktikak plazan jartzea eta uztartzea dute hizketaldiek helburu.
Zientziak irakaskuntzan duen garrantziaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak

Irudia: Ikastolen Elkartea

Zientziak egunerokotasunean duen erabileraz ohartarazi, eta, gainera, irakaskuntzan duen garrantziaz hausnartzeko, Zientziak irakaskuntzan duen Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako? izeneko jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak gaur hasi eta ostegunera bitartean. XXI. jardunaldi pedagogikoen baitan antolatu ditu Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari begirako formakuntza jarduera horiek.

Zientzian aditu direnek eskainiko dituzte hitzaldiak: esaterako, Juan Ignacio Perez Iglesias UPV/EHUko Zientzia dibulgaziorako katedra zuzendariak eta Neus Sanmarti Bartzelonako Unibertsitateko zientzien didaktikan katedradunak. Gasteizko Europa jauregian izango dira martxoaren 12ko eta 13ko hizketaldi gehienak, baina sarrerako hitzaldia gaur izango da Donostiako Koldo Mitxelenan 19:00etatik aurrera.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zientzia azaltzeko erabiltzen dituzten teknikak eta metodologiak uztartzeko plaza izan asmo du ekimenak, hau da, bakoitzaren ezagutza partekatzea. Horretarako, esaterako, ikastola desberdinetan abian jarritako metodologien azalpena eskainiko dute Lazkaoko San Benito ikastolako (Gipuzkoa) eta Lekeitioko Resurrecion Maria Azkue ikastolako (Bizkaia) kideek.

Hori gutxi balitz, ikasgeletan praktikan jartzeko hamar esperimentu erraz ere azalduko dituzte ostegunean, martxoaren 13an. Era horretan, teorian azaldutakoa praktikara eramateko moduak erakutsiko zaizkie parte-hartzaileei.

(Iturria: Ikastolen Elkartea)