Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia lehiaketako epaimahaia nor izango den jakiterik nahi?

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia lehiaketako epaimahaia nor izango den jakiterik nahi?

2013/10/30 - Unibertsitatea.net
Ricardo Gómez, Lore Erriondo, Txema Egaña, Jon Mattin Matxain eta Lorea Arakistain izango dira #txiotesia lehiaketako epaimahaia osatuko dutenak.

Dakizunez, azaroaren 19an ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketa ospatuko dugu.

Ikerlari euskaldunak biltzeko aukera polita izango da eta normalean ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.

Dakizuenez doktoregaiei edo doktoreei (2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarrienari 500€ eta Txiolari originalenari 300€.

Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:

 

Apuntatu agendan AZAROAK 19 eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Ikusi lehiaketako oinarriak.