Dokumentuaren akzioak
Huhezinema, euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa aurkeztu da
2014/01/09 - Unibertsitatea.net
Lehiaketak 3 sail izango ditu: bi Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzendutakoak eta bestea berriz parte hartu nahi duen guztiari. Lanak otsailaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira.
Huhezinema, Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen duten euskal film laburren lehiaketa da.
Aurtengoa 7. edizioa izango da eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek. Urtez-urte handitzen doan jaialdia da eta iaz 140 film labur baino gehiago aurkeztu ziren.
Lehiaketak 3 sail izango ditu aurten:
- Sail ofiziala: hartzaile guztiei zuzendutakoa. 3.000€ko saria banatuko da.
- MU Ikasleen lehiaketa: Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzendutakoa. Irabazleak 500€ jasoko ditu.
- Basque Cullinary Centre lehiaketa: Mondragon Unibertsitateko ikasle guztiei zuzendutakoa. Gastronomiarekin lotutako 3 minututako film laburra aurkeztu behar da eta irabazleak 500€ jasoko ditu.
2014ko otsailaren 14ra arte aurkeztu daitezke lanak. Hemen dituzu parte hartzeko oinarriak.