Dokumentuaren akzioak
Paula Kasares filologoak bere doktorego tesian: "Nafarroan euskarak biziraun du nafar askok ikasteko eta beren seme-alabak euskaraz hazteko hautua egin dutelako"
Paula Kasares Corrales filologoak UPNA/NUPen aurkeztu du bere doktorego tesia: Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan.
Tesian Nafarroako azken 40 urteetako euskararen belaunez belauneko jarraipena ikertu du eta hizkuntzaren jarraipena hiztunen atxikimenduek eta hautu-erabakiek ahalbidetzen dutela ondorioztatu du.
Honela, "euskarak ez dirau Nafarroan guraso euskaldunek beti ume euskaldunak hazi dituztelako, hainbat nafarrek euskararen aldeko atxikimendu eta hautuak egin dituztelako baizik".
Ikerketa beraien seme-alabak euskaraz haziz euskararen belaunez belauneko jarraipena berreskuratzen saiatzen diren Iruritako eta Iruñeko bi familietako hizkuntza bizipenetan oinarritu da. Honela bi belaunaldi aztertu dira, 1970eko hamarkadan hazitakoa eta haien seme-alabak, 2000. urtetik aurrera jaiotakoena.
Tesiaren gaineko informazio gehiago UPNA/NUPeko gunean aurkituko duzu.