Dokumentuaren akzioak
3D inprimaketa bidezko fabrikazioaren munduko txapelketa bateko finalean hartuko du parte IK4-Lortek zentro teknologikoak
2014/03/07 - Unibertsitatea.net
AEBetako "General Electric" multinazionalak sustatutako ekimena da eta munduko hamar talde sailkatu dira finalerako, tartean Ordiziako zentro teknologikoa.
AEBetako General Electric multinazionalak 3D inprimatzeketa bidezko fabrikazioaren esparruan antolatu duen lehiaketan Ordiziako IK4-Lortek zentro teknologikoa finalera iritsi da.
3D Printing Production Quest: High Precision and Advanced Materials da AEBetako enpresak antolatutako sariketa eta finalerako sailkatu diren taldeetako bat da Ik4-Lortek.
Ordiziako ikertaldeak, orain, hiru hilabetetako lana du aurretik, izan ere, General Electric enpresak emandako datuekin eta 3.600 euroko aurrekontuarekin prototipo erreal bat ekoitzi behar dute. Lehiaketako irabazleak 36.000 euroko saria jasoko du.
Informazio gehiago hemen aurkituko duzue: Imprimalia3d.