Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume ekintzaileen sarea sustatzeko foroa antolatu du Deustuko Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Emakume ekintzaileen sarea sustatzeko foroa antolatu du Deustuko Unibertsitateak

2014/03/14 - Unibertsitatea.net
Martxoaren 20an egingo dute Bilbon, eta, besteak beste, gizarte berrikuntza eta ezagutzari, edota ekintzailetzaren DNAri buruzko hitzaldiak izango dira.

Espainiako Emakumeen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzako lehenengo foroa antolatu du Deustuko Unibertsitateak emakume ekintzaileen artean harremana sortzeko eta elkarren artean sarea osatzeko. Era horretan, uste dute inspirazio iturri eta babeserako tresna izango dela.

Horretarako, baina, hainbat hitzaldi antolatu dituzte, eta landuko dituzten gaien artean honako hauek daude: gizarte berrikuntza eta ezagutza etorkizuneko giltzarri gisa; sormena, inspirazioa eta gizarte berrikuntza ekintzailetzaren DNA moduan; gizartean sona duten emakumeen azterketa, ekintzaile berrientzako erreferente izan daitezen; eta teknologiak, aholkularitzak eta coachingak emakume ekintzaileari ematen dioten laguntza.

Martxoaren 20an antolatu dute Bilbon, jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea irekita dago, eta doakoa da. Munduko emakume ekintzaileen lehen foroa Kolonbian antolatu zuten 2013an, eta 200 ekintzailek hartu zuten parte.

(Iturria: Deustuko Unibertsitatea)