Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Industria ingeniarien garapen zientifiko-teknologikoa landu asmo duen bekarako deialdia ireki du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Industria ingeniarien garapen zientifiko-teknologikoa landu asmo duen bekarako deialdia ireki du UPNA/NUPek

2014/02/14 - Unibertsitatea.net
12.000 euroko laguntza jasoko du hautatuak, orotara, eta urtebetean gauzatu beharko du proiektua.
Industria ingeniarien garapen zientifiko-teknologikoa landu asmo duen bekarako deialdia ireki du UPNA/NUPek

Irudia: UPNA/NUP

Fuentes Dutor Fundazioaren beka eskuratzeko deialdia ireki du UPNA/NUPek. Industria ingeniaritzarekin edota industria ingeniari gazteen garapen zientifiko-teknologikoarekin zerikusia duen proiektu bat gauzatzea du helburu, eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin elkarlanean antolatutako ekimena da.

Epaimahaiak hautagaitza guztien artean bat aukeratuko du, eta hautatutako horrek urtebeteren buruan —2014ko apiriletik 2015eko martxora—, proiektua gauzatuta izan beharko du. Horretarako, 12.000 euroko laguntza jasoko du; hilero, 1.000 euro. Hautagaitzak aurkezteko epea martxoan irekiko dutela aurreikusten dute.

Aurkezteko baldintzen artean honako hauek daude: Industria Ingeniaritzan titulatua izatea eta titulu hori gehienez ere orain dela hiru urte lortuta izatea. Bekaduna aukeratzeko orduan, proiektuan landu asmo den edukiaz gain, epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideen artean daude ingelesa ba ote dakien eta merituak; tartean, aldizkari espezializatuetan ea artikuluak argitaratu dituen.

(Iturria: UPNA/NUP)