Dokumentuaren akzioak
Lezkari arruntaren migrazioaren gaineko ikerketa bat egin du Aranzadik
2014/01/17 - Unibertsitatea.net
Hegaztiak ikertzeko penintsulako 11 eraztuntze estazioetako datuak eta ezaugarri biometrikoak erabili dituzte.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Lezkari arruntak (Acrocephalus scirpaceus) Iberiar Penintsulatik egiten dituen egonaldien eta haren ugaltze eremuen arteko lotura ikertu du.
Ikerkuntza Ornitologia Sailak burutu du eta ikerketaren helburu nagusia udazkeneko migrazioan Iberiar Penintsulatik igarotzen diren Lezkarien jatorria aztertzea da.
Hegaztiak ikertzeko penintsulako 11 eraztuntze estazioetako datuak eta ezaugarri biometrikoak erabili dituzte eta ikerketaren gaineko artikulua hemen duzu (PDF): Connectivity in Reed Warblers Acrocephalus scirpaceus between breeding grounds in Europe and autumn stopover sites in Iberia.