Dokumentuaren akzioak
Euskal autonomiarekin lotutako ikerketa lanak aitortzeko, Jesus Maria de Leizaola sarirako deialdia ireki dute
IVAPek, Herri Arduraritzaren Euskal Erakundeak, "Jesus MÂȘ de Leizaola" 2014ko lehiaketan lanak aurkezteko epea ireki du gaur. Ekimen horren bitartez, euskal autonomiaren gaiari buruzko ikerlanak aitortu nahi ditu, eta edonor aurkez daiteke: bai norbanakoak, bai taldeak ere.
Euskal autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatzea eta zabaltzea da IVAPek duen eginkizunetako bat, eta hori ardatz hartuta antolatu dute aurtengo sariketa ere. Gaur argitaratu dute deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ikerketa lanak, gutxienez, 100 orri izan behar ditu, eta euskaraz edo gaztelaniaz idatz daitezke. Maiatzaren 30era bitartean aurkez daitezke lanak eta IVAPen web gunean aurkeztu behar dira. Irabazleak 14.000 euroko saria jasoko du.
(Iturria: IVAP)