Dokumentuaren akzioak
Dietaren gantz-portzentaia eta sabelaldeko gizentasuna estuki lotuta daude nerabeetan
UPV/EHUko Idoia Labayen biologoak egindako ikerketaren arabera, dietaren gantz-portzentaia eta nerabeetako sabelaldeko gizentasuna lotuta daude. Gainera nerabeek kontsumitutako kaloria-kopuruak eta egindako jarduera fisikoak ez omen dute honetan inolako zerikusirik.
Nerabeen artean gero eta ugariagoa da sabelaldeko gantz-metaketa eta hauxe da osasun kalte handienak dakartzana, izan ere, arazo kardiobaskularrak, diabetes mellitusa, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia... izateko arriskua areagotu egiten du.
Nerabezaroa bezalako garapen aldi kritikoan dietaren osaera eta sabelaldeko gantz metaketaren harremana frogatzen duen lehenengo ikerketa da Idoia Labayenek gauzatutakoa.
Ikerketaren gaineko informazio gehiago UPV/EHUren gunean irakurri dezakezu.