Dokumentuaren akzioak
Gaztetan gizen ez egoteak, morbimortalitateagatik hiltzea saihestu dezakeela ikertu du Nafarroako Unibertsitateak
Nafarroako Unibertsitateak amaitu berri duen ikerketa baten arabera, gaztetan gizen ez egoteak, gerora morbimortalitateagatik hiltzea saihes dezake. Ondorio horretara iritsi da unibertsitate horretako Farmazia Fakultateko ikerketa talde bat Espainiako EVASYON ikerketa taldearekin batera.
Bi hilabetez, gizen zeuden gazteei tratamendu bat egin diete telomero izeneko zahartzea eragiten duten biomarkagailu batzuk aztertuz, eta emaitza honakoa izan da: pisua galdu dute, eta, gainera, gorputzeko loditasuna ere ez da hain handia.
Honez gain, Sonia Garcia Calzon ikerketa buruaren arabera, telomeroaren luzeera laburtzean dago pisua galtzearen gakoa, eta emaitza guztiak Plos One nazioarteko aldizkarian argitaratu dituzte.
(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)