Dokumentuaren akzioak
Mikel Laboa Katedraren I. Jardunaldiak ospatuko dira asteon Donostian
2013/10/14 - Unibertsitatea.net
Mikel Laboaren ibilbide estetiko berritzailea zabaltzea da jardunaldien helburua. Bertan parte hartuko dute besteak beste Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak, Xabier Montoiak eta Denis Labordek.
Mikel Laboa gertutik: Lekukoen txanda jardunaldiak antolatu ditu urriaren 15etik 18ra Mikel Laboa Katedrak.
Mikel Laboaren ibilbide estetiko berritzailea zabaltzea da jardunaldien helburua eta horretarako Laboaren gertuko jendeak parte hartuko du.
Hauxe da Mikel laboa Katedraren I. Jardunaldiak-en egitaraua:
Urriak 15:
- 16:30etan: Jardunaldien hasiera.
- 17:00etan: "Atxaga eta Mikel Laboa", Bernardo Atxaga (idazlea).
- 18:00etan: Atsedenaldia.
- 18:30etan: Anari eta Ruper Ordorika kantari.
- 19:30etan: Laboa Gertutik musika-instalazioa zabalduko da.
Urriak 16:
- 16:00etan: "Mikel Laboaren Antzinako bihotz eta Liluraren kontra", Lourdes Otaegi (UPV/EHUko irakaslea).
- 16:30etan: "Hegazti errari bat pausatu da gure leihoan: Mikel Laboa agertokian", Juan Gorostidi (Lau kantari liburuaren egilea).
- 17:00etan: Atsedenaldia.
- 17:30etan: "Lagunaren memoriak erakusten digu artistaren ibilbidearen arrastoa: kulturarekiko konpromiso profesionala eta pertsonala", Mari Sol Bastida (Mikel Laboaren bikote eta managerra), Arantza Iturbe (EITBko kazetaria).
- 18:30etan: "Mikelek txoriak maite zituen: Txori urdina", Xabier Montoia hizketan eta kantari.
Urriak 17:
- 16:00etan: "L'homme qui s'adressait à chacun de nous. Txoria txori et l'invention sans cesse renouvelée du chant basque." Denis Laborde (CNRS, EHUSSko ikertzailea).
- 17:00etan: Atsedenaldia.
- 17:30etan: "Arnasketa bat: Erraldoiak existitzen dira gizaki arruntak fabuletara baztertu badituzte ere"; "No te me achicopales; nire oroitzapenak", Koldobika Jauregi, Josetxo Silguero eta Iñaki Salvador, hizketan eta musika eginez.
- 19:00etan: Beñat Axiari kantari.
Jardunaldiak Donostian izango dira, Koldo Mitxelena Kulturunean.