Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Irulegi gazteluan egindako lan arkeologikoen ondorioak argitaratu ditu Aranzadik

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Irulegi gazteluan egindako lan arkeologikoen ondorioak argitaratu ditu Aranzadik

2014/01/29 - Unibertsitatea.net
2007-2012 urteen bitartean Lakidaingo Erdi Aroko gazteluko arkeologia-aztarnategian egindako lanak bildu eta artikulu batean kaleratu dituzte.
Nafarroako Irulegi gazteluan egindako lan arkeologikoen ondorioak argitaratu ditu Aranzadik

Irudia: Enrique Lekuona.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoko Sailak, bildu egin ditu Erdi Aroko Lakidaingo Irulegi gazteluan egindako ikerketa lanak.

Irulegiko gazteluaren kokagunea oso estrategikoa da eta eskualdearen kontrolerako eta antolaketarako garrantzitsua izan zen batik bat Brontze Aroko amaieratik Nafarroako Erresumaren gainbeherara arte.

Egindako lanen ondorioak Trabajos de Arqueología Navarra aldizkarian argitaratu ditu ondorengo izenburuarekin: “Un enclave estratégico en la Cuenca de Pamplona: el castillo medieval de Irulegi (Lakidain, Navarra). Balance de los trabajos arqueológicos (2007-2012)”.

Artikulua Javier Buces Cabello, Alfredo Moraza Barea, Juantxo Agirre Mauleon, Aitor Pescador Medrano eta Mikel Legorburu Arzamendik sinatzen dute.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)