Dokumentuaren akzioak
Matematikaren Irakaskuntzari buruzko III. Jardunaldiak UPNA/NUPen bihar
2013/10/24 - Unibertsitatea.net
Urriaren 25 eta 26an ospatuko dira eta estatistika izango dute ardatz.
Matematikaren Irakaskuntzari buruzko III. Jardunaldia antolatu du UPNA/NUPek urriaren 25 eta 26an.
Estatistika izango da topaketaren ardatza, mundu osoan ospatzen ari den estatistikaren nazioarteko urtearen harira.
Jardunaldiak ziklo guztietako irakasleen topagune izan nahi du, Haur Hezkuntzatik unibertsitatera. Halaber, matematika irakasleen lanen, esperientzien eta kezken komunikaziorako foro izan nahi du eta baita matematikarien lana gizarteratzeko bide bat.