Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko lau ikaslek Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa bat irabazi dute AEBtan

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPeko lau ikaslek Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa bat irabazi dute AEBtan

2013/11/11 - Unibertsitatea.net
Bost herrialdetako sei unibertsitate lehiatu ziren Floridan ospatu zen finalean: Kolonbiako bi talde, Argentinako bat, Brasilgo bat, Estatu Batuetako bat eta UPNA/NUPekoa.
UPNA/NUPeko lau ikaslek Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa bat irabazi dute AEBtan

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPeko lau ikaslek I Iberoamerican Tax Moot Court lehiaketa irabazi dute AEBetan. Nazioarteko Zerga Zuzenbideko lehiaketa bat da eta bost herrialdetako sei unibertsitate batu ditu.

Talde irabazlea Beatriz Aguinaga, Clara Marcos, Laura Torrano eta Amaia Ugarte ikasleek osatu dute eta ekainean hasi ziren lehiaketa prestatzen.

Lehiaketan kasu praktiko berbera ematen zitzaien ebazteko parte hartzaileei. Bertan, multinazionalek egiten dituzten operazioetako nazioarteko zerga-plangintzan sortzen diren arazo nagusietako batzuk aurkezten zitzaizkien eta talde bakoitzak auzian aurka zeuden parteen idazkiak aurkeztu behar zituen: salatzailearena (multinazionala) eta salatuarena (herrialde bateko zerga-administrazioa).

Bost herrialdetako sei unibertsitate lehiatu ziren Floridan ospatu zen finalean: Kolonbiako bi unibertsitateko taldeak, Argentinako bat, Brasilgo bat, Estatu Batuetako bat eta UPNA/NUPekoa. Nafarroako taldeak gainera memorandum onenaren saria ere eskuratu du.