Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar 2013 sarien ardatza Elhuyar efektua izango da: sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar 2013 sarien ardatza Elhuyar efektua izango da: sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna

2013/10/31 - Unibertsitatea.net
Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz sortu ziren 1994an CAF-Elhuyar Sariak. 2013ko edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31n bukatzen da.

CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioaren ardatza Elhuyar efektua sortzea izango da, hots, sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna sustatzea.

Elhuyar efektua osatzen duten elementu horiek biltzen dute Elhuyar anaiengandik jasotako ondarea eta horretan oinarrituta aurkeztu dira aurtengo sariketako kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak:
      • Dibulgazio-artikulu orokorrak: 2.000€
      • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak: 2.000€
  • Zientziaren kazetaritzaren arloko lanak: 2.000€
  • Zientzia gizartean sorkuntza-beka: 5.000€ . Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak: ikus-entzunezko proiektuak, dantza edo musika ardatz dutenak, esperimentu artistiko sozialak, argazkilaritzakoak, azterketa soziologikoak...

 

Gogoratu lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31 arte dagoela zabalik eta cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbidera bidali ditzakezuela.