Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Esfortzu fisikoa egiteagatik saria eskaintzeak burmuineko zein alde aktibatzen dituen jakiteko boluntarioak behar dituzte

Dokumentuaren akzioak

Esfortzu fisikoa egiteagatik saria eskaintzeak burmuineko zein alde aktibatzen dituen jakiteko boluntarioak behar dituzte

2014/01/27 - Unibertsitatea.net
Ikerketarako 19-25 urte bitarteko pertsona eskuinak eta unibertsitarioak behar dituzte.

Javier BernĂ¡cer biologoak gidatuko duen proiektu baterako boluntario bila dabiltza Nafarroako Unibertsitateko ICS Institutuan.

Ikerketaren helburua da esfortzu fisikoa egiteagatik saria eskaintzerakoan burmuinaren zein alde aktibatzen diren ikustea. Alegia, aukera desberdinen aurrean bat edo beste hautatzerako orduan burmuineko zein egiturek parte hartzen duten ulertzea.

Horretarako 19-25 urte bitarteko pertsona eskuinak eta unibertsitarioak behar dituzte. Ikerketa CUNen burutuko da eta 3 hilabetez luzatuko da.

Interesatuta bazaude jarri kontaktuan jbernacer@unav.es helbidera idatzita edo 948 42 56 00 (803416 luzapena) telefono zenbakira deituta.