Dokumentuaren akzioak
"Suge eta sugegorriak: haien ospe txarraren biktimak" hitzaldia asteazkenean Donostian
Aranzadi Zientzia Elkarteak suge eta sugegorrien aldeko sentsibilizazio kanpaina abiatuko du hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzeko.
Horretarako hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean Koldo Mitxelena Kulturunean: "Suge eta sugegorriak: haien ospe txarraren biktimak".
Sugeak eta sugegorriak animalia mehatxatuak dira, batetik, kontserbaziorako jasaten dituzten arazoengatik, eta bestetik, jasaten duten gizartearen jazarpenarengatik. Izan ere, mitologiak, erlijioak eta informazio faltak pertsonaia gaizto bilakatu ditu.
Esan bezala. hitzaldia Donostian izango da abenduaren 11n (asteazkena) arratsaldeko 19.00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean. Sarrera irekia da (lekua bete arte).