Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arkitekto eta diseinatzaile gazteek Txinan praktika ordainduak egiteko programa: Workinat

Dokumentuaren akzioak

Arkitekto eta diseinatzaile gazteek Txinan praktika ordainduak egiteko programa: Workinat

2013/10/08 - Unibertsitatea.net
Jon Urdaneta Zeberio Txinan bizi eta lan egiten duen arkitektoa da eta diseinatzaile eta arkitekto gazteek Txinan ordaindutako praktikak lortzeko programa sortu du.

UPV/EHUko arkitekturako ikasle ohi batek arkitekto eta diseinatzaile gazteek Txinan ordaindutako praktikak lortzeko programa sortu du: Workin@ (W@).

Jon Urdaneta Zeberio Txinan bizi eta lan egiten duen arkitektoa da eta W@ praktika ordainduen programa sortu du. Bereziki diseinatzaile eta arkitekto gazteei dago zuzenduta eta programak hilabete eta sei hilabete bitarteko iraupena izan dezake.

Txinan bizitako esperientziaren eta Workinat programaren berri emateko hitzaldia emango du gaur (urriak 8) Jon Urdanetak Donostian, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

Hitzaldia, eguerdiko 13.30etan izango da eta sarrera irekia da.