Dokumentuaren akzioak
Munduko hegazti mehatxatuen zerrendak 198 espezie jasotzen ditu
2013/11/29 - Unibertsitatea.net
Existitzen diren 10.065 hegazti espezietatik 2.196ren egoera oso txarra dela salatu du BirdLife Internacional-ek.
BirdLife Internacional-ek desagertzeko zorian dauden hegaztien inoizko zerrendarik handiena osatu du. Egun, 198 espeziek osatzen du.
Erakundeak dituen datuen arabera 10.065 hegazti espezie existitzen dira munduan eta %20aren egoera kaxkarra da: esan bezala 198 arrisku kritikoan daude, 397 arrisku egoeran, 713 espezie kalteberak dira eta 888 ia mehatxatuen zerrendan daude. Guztira, 2.196 hegazti espezie.
Egoera larri honen eragileak izan dira besteak beste nekazaritza lurren erabileraren aldaketa, espezie exotikoen sarrera eta aldaketa klimatikoa. Eta benetako neurriak hartzen hastea beharrezkoa dela salatu dute.
(Iturria: SEO/BIrdlife)