Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dibulgazio zientifikoa sustatzeko bideo lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Dibulgazio zientifikoa sustatzeko bideo lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek

2014/03/17 - Unibertsitatea.net
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei bideratutako ekimena da, eta haien lanekin zientziarekiko interesa piztea du helburu.

Zientziarekiko eta jakintza-arlo horren dibulgazioarekiko interesa sustatu asmoz, sakelako telefonoekin egindako bideo lehiaketa bat antolatu du UPNA/NUPek.

Nafarroako Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei bideratuta dago ekimena, eta ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izateko, UPNA/NUPek 2013-2014 ikasturtean eskainitako dibulgazio hitzaldietan parte hartutakoak izan behar dute.

Lanak aurkezterakoan, gainera, parte hartzaileek kontuan hartu behar dute besteak beste: gehienez ere hiru minutuko iraupena izan behar dutela bideoek eta 100 megabyte baino gehiago ezingo dituela izan.

Lehen saridunak 500 euro jasoko ditu, bigarrenak 300, eta hirugarrenak 200. Lehen bi sariak epaimahaiak esleituko ditu, eta hirugarrena, ostera, erabiltzaileek hautatuko dute lehiaketako webgunean bideo onena bozkatuz.

Sakelako telefonoarekin egindako zientzia dibulgazioko I. Bideo Lehiaketako xehetasunak zuen eskura.

(Iturria: UPNA/NUP)