Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskera aukera" UPNA/NUPeko I. Laburmetraien edizioko irabazlea Hendaiako Film Jaialdian saritu dute

Dokumentuaren akzioak

"Euskera aukera" UPNA/NUPeko I. Laburmetraien edizioko irabazlea Hendaiako Film Jaialdian saritu dute

2013/10/21 - Unibertsitatea.net
“Euskera aukera”k Erasmus ikasle batek neska batengana hurreratzeko egiten duen ahalegina kontatzen du bi minututan.
"Euskera aukera" UPNA/NUPeko I. Laburmetraien edizioko irabazlea Hendaiako Film Jaialdian saritu dute

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPek euskara sustatzeko laburmetraien lehenengo edizioa antolatu zuen eta bertan Gorka Larralderen eta Mikel Arraizen "Euskera aukera" lanak irabazi zuen. Orain, laburmetraia, Hendaiako Nazioarteko Film Jaialdian saritu berri dute.

Nazioarteko 50 bat laburmetraiak parte hartzen dute Hendaiako Jaialdian eta "Euskera aukera" lanak saria eskuratu du "Euskaraz bizi nahi dut" atalean.

“Euskera aukera”k Erasmus ikasle batek neska batengana hurreratzeko egiten duen ahalegina kontatzen du bi minututan. Erasmus ikasleak bere "lagun" euskaldun batek WatsApp bidez egiten dizkion gomendioak jarraitzen ditu horretarako.

Ikusi bideoa: