Dokumentuaren akzioak
Tecnun-ek ingeniaritzaren mundua batxilergoko ikasleengana hurreratzeko jardunaldia ospatuko du
Tecnun-ek, Universidad de Navarrako Ingeniarien Goi Eskolak, batxilergoko ikasleei zuzendutako jardunaldi bat antolatuko du urriaren 18an.
Jardunaldiarekin zera lortu nahi da, parte hartzaileek Ingeniaritza Mekanikoaren eta Industria Diseinuko eta Produktuen Garapenerako Ingeniaritzako oinarrizko ezagupenak jasotzea.
Hori dela eta, ekimenean produktu baten diseinua nola egiten den erakutsiko zaie ikasleei besteak beste: merkatuan produktuaren beharra atzematen denetik saltokira iristen denera arte, prozesuan ingeniariek betetzen duten lana zein den...
Jardunaldia, urriaren 18an ospatuko da Tecnunen Egoitzan (Donostian) eta arratsaldez izango da, 15.30etatik 18.30etara.