Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kazetarien erronkak aztertuko dituzte astelehenean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Kazetarien erronkak aztertuko dituzte astelehenean Bilbon

2013/10/18 - Unibertsitatea.net
Komunikazioak eta kazetaritzak unerik onena eta txarrena bizi dute aldi berean, eta testuinguru honetan antolatu du UPV/EHUk "Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukera" mintegia.

UPV/EHUk Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukera jardunaldia antolatu du astelehenean (urriak 21).

UPV/EHUko Irati Agirreazkuenaga, Estitxu Garai eta Ainara Larrondok koordinatu duten mintegiaren ildoa ideia honetatik abiatzen da:

Komunikazioak eta kazetaritzak unerik onena eta txarrena bizi dute aldi berean. Hein handi batean, kontraesan horren erantzule ditugu internet eta teknologia berrien garapen azkarra. Batetik, berrikuntzok kazetarientzat mesedegarriak izan dira baina bestetik, aldaketok funtsezko galderak azaleratu dituzte jarduera profesionalaren eta negozio ereduen garapenaren alorrean.

Hauxe da mintegirako prestatu duten egitaraua:

  • 9:00. Dokumentazioaren banaketa.
  • 9:15. Language in the Media: Challenges of Multilingual Communication. Helen Kelly-Holmes (University of Limerick, Irlanda).
  • 10:15. El impacto de la convergencia en las redacciones y la gestión: innovaciones de contenido, nuevas rutinas y cambios profesionales. Pere Masip (Universidad Ramón Llull, Bartzelona).
  • 11:15. Atsedenaldia.
  • 11:45. Kazetarien lanposturako kurrikulum egokia. Abarne Sekades Zamalloa (EITB).
  • 12:45. Komunikabideak Euskal Herrian: non gaude eta nora goaz. Josu Amezaga (UPV/EHUko irakaslea).
  • Arratsaldean mahai ingurua: Eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukerak Euskal Herriko hedabideetan. Iñigo Herce (Eitb.com), Eneko Azkarate (Berria), Idurre Eskisabel (Berria), Josu Amezaga (UPV/EHU).

 

Jardunaldia Bizkai Aretoan (Bilbo) izango da astelehenean urriaren 21ean, astelehena.