Ziztu bizian
Unibertsitatearen unibertsoa bildu nahian
Gaur arratsaldean UEUk UNIBERTSITATEA.NET ataria aurkeztuko du Donostian.
Elkarlana
UEU eta Euskal Herriko beste bost unibertsitateren elkarlanari esker egin den ekimen da Unibertsitatea.net.
Aitaren batean, klik
Interneteko amaraunean espazioa eta denbora murriztu dira, Baionatik Bilboraino aitaren batean gaude, klik batean. Klik. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskal Herriko unibertsitate guztiak klik beteko distantzian ipini ditu. Klik eta Mondragon Unibertsitatetik Nafarroako Unibertsitatera gatoz; klik eta Zuberoko etxe-kide berria aurkitu dugu Donostiako etxe garestien gastuak partitzeko; klik eta esku bihurri batek Otarrean utzitako gure irakaslearen apunteak eskuratu ditugu. Klik, klik, …, klik.
Unibertsitari euskaldunak, bildu!
Azaroaren 29an, asteazkenarekin, gaur, inuzenteen eguna baino hilabete lehenago eta agian inuzenteak garelako, errurik gabeak alegia, etengabean ahaleginean gabiltzanak beste modura esatearren, UEUren ekimenez, unibertsitatea.net ataria aurkezten dugu.
EHU 2007/2008 ikasturteari begira
Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarri du Unibertsitatera Sartzeko Programa. Heldu den kurtsoan EHUn ikasi nahi dutenentzat hitzaldiak eskainiko ditu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurkezpena
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) bigarren hezkuntzako ikasleei datorren ikasturteari begira informazioa banatzen hasi dira. Julian Garrido Segovia eta Juan Carrasco Perezek egin zuten ekitaldiaren aurkezpta Olivos eraikinean.
Universidad de Navarra-ko (UN) irakasle bat, Hollywood eta Europaren arteko erlazioei buruzko nazioarteko proiektu baten Zuzendaria izango da
Alejandro Pardok, Universidad de Navarra-ko (UN) Komunikazio Fakultateko irakasleak, Hollywood eta Europaren arteko elkarlanezko erlazioei buruzko nazioarteko ikerketa zuzenduko du.
Deustuko Unibertsitateak (DU) Cermi.es saria irabazi du minusbaliotasunak dituzten pertsonen aisiari buruzko bere ikerketengatik
Deustuko Unibertsitateak (DU) Cermi.es Saria jaso du Gizarte eta Zientzia Ikerketa atalean, minusbaliotasuna duten pertsona taldeen aisiaren fenomenoaren ikerketa, kontsultoria, formazioa eta zabalkundea egiteagatik.
HUHEZIk Europako Comenius proiektuaren barruan egin zituen lehengo astean topaketak
Europako Comenius proiektuaren barruko aste beteko jardunaldiak izan ziren Debako Kresala hotelean.
Immigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan izanburupeko jardunaldia UEUn
UEUk jardunaldiak antolatzen jarraitzen du. Abenduan immgrazioari eta hizkuntza politikari buruzkoa antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) elkarlanean.
HUHEZI fakultatea ETEN erakundeko kide izango da
Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultatea (HUHEZI), ETEN europar sarean (European Teacher Education Network) izango da urtarriletik aurrera.
Ardoaren turismoaren ikerketa Deustuko Unibertsitatean
Deustuko Unibertsitateko ikerketa batek ardoaren turismoaren onurak eta eskasiak aztertzen ditu
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta VII. enplegu topaketak
Lan mundua unibertsitarioei hurreratu nahi dien ekimen honek, iaz lan bila zebiltzan 4.500 ikasle eta tituludun bildu zituen. Topaketak, abenduaren 13 eta 14an ospatuko dira eta 37 enpresa eta erakundek parte hartuko dute.
Nafarroako Unibertsitateko bi ikerketa sarituta
Diario Médico egunkariak urtero ematen dituen sarietako bi Nafarroako Unibertsitateko ikerketek jaso dute.
UPV/EHUra ibilbidea egiten duten Bilbobus eta Bizkaibusek geldialdia deitu dute datorren astetik aurrera
UPV/EHUra Bilbotik, Bilbo eskuinaldetik eta Nerbioi Garaitik zerbitzu ematen duten autobusek geldialdia deitu dute datorren asteartetik aurrera.
Hik Hasik eta Irakasle Eskolek antolatuta jardunaldi-mintegia egingo da bihar Donostian
Abenduaren 15ean, Donostiako Irakasle Eskolan jardunaldi-mintegia antolatu du Hik Hasik Irakasle Eskolekin batera prestakuntzaren inguruan.
Zientzia eta Teknologiaren Corpusa aurkeztu da
Zientziaren eta Teknologien corpusa elikatzeko 1990-2002 bitartean argitaratutako zientzia eta teknologiaren alorreko obrak hartu dira kontuan.
CIC biomaGUNE, Biomaterialen Ikerketa Kooperatiborako Zentroa martxan da
Besteak beste, hiesa eta minbizia prebenitzeko ikerketak egingo ditu atzo Donostiako Parke Teknologikoan aurkeztutako zentroak.
Sareko euskarazko produktuen katalogoa kalean da
Bizkaiko 26 udaletako Euskara Zerbitzuk sustatuta, SAREKO EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA kalean da. Helburua 16 eta 26 urte bitarteko gazteei Interneten dauden euskarazko produktuak hurreratzea da.
Universidad de Navarrako ikasle ohi batek bere lehenengo luzemetraia aurkeztu du
Gustavo Ron zuzendariaren Mia Sarah luzemetraia karteleran da dagoeneko.
Gaur hasi da UPV/EHUra ibilbidea egiten duten Bilbobus eta Bizkaibusen geldialdia
UPV/EHUra Bilbotik, Bilbo eskuinaldetik eta Nerbioi Garaitik zerbitzu ematen duten autobusek egingo dute geldialdia.
UPV/EHUk Bilbon campus berri bi sortuko ditu
Atzo Bilboko Udalaren eta UPV/EHUren artean sinatutako hitzarmenaren ostean, hiri unibertsitarioaren proiektua errealitate egiten hasi da.
"Anthology of apologists and detractors of the basque language" liburua argitaratu du Juan Madariagak, NUPeko irakasleak
Euskarak euskal lurraldeekin duen erlazioa eta bere aldeko zein kontrakoen eztabaida hartu du hizpide Juan Madariaga NUPko irakasleak ingelesez idatzi duen liburuan.
Lehendakariarekin gosaltzeko aukera La Comercialeko Lizentziatuen Elkartearen topaketetan
La Comercialeko Lizentziatuen Elkarteak topaketak antolatu ditu urtarrilaren 12an eta Juan José Ibarretxe lehendakariak parte hartuko du.
Jaione Apalategik "Ikastetxeen egitura intelektuala" eta "Aitona gurearen Makilakixki" liburuak kaleratu ditu
Pedagogian Doktore den Jaione Apalategik, "Aitona gurearen Makilakixki" liburua, bere nebarekin eta ilobarekin batera idatzi du.
Sancho el Sabio Fundazioak 6.010 euroko beka eskainiko du ikerketarako
Edozein alorreko diplomatu eta lizentziatuei zuzenduta dago beka.
UPV-EHUko aditu talde batek Gerra zibilaren artxiboa sortuko du
Gerra zibilak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan izan zuen eragina jasoko duen artxiboa sortuko dute, eta emaitzak gida baten jasoko dira.
EHUk kirurgia praktiketarako errealitate birtualeko simulatzailea eskuratu du
Oraingoz hirugarren mailako ikasleek dute programa berri hau erabiltzeko aukera, Kirurgiako Oinarriak izeneko irakasgaian.
Unibertsitateko kreditu-sistemara egokitzeko aplikazioa Euskarazko Software Katalogoan
ECTS aplikazioa unibertsitateko irakasleen lanean lagungarria izateko sortu da.
EHBEk, III. Nazioarteko Mintegian bildutako ekarpenak hitzartuko ditu
Larunbatean izango da egun osoko Nazio Batzar irekia Altsasun "Hezkuntza Plazara!" lelopean.
LEE, Guitrans eta MU-ko Enpresa Zientzien Fakultateak elkarlanerako akordioa sinatu dute
Akordio honekin, elkarlana bultzatu nahi dute hiru erakundeek garraio eta logistika sektorean.
EHUko ikasleak kexu Bizkaibusen zerbitzuarengatik
Azken aldian, Leioako campusera doazen autobus lineak atzerapenak izan dituzte.
Informatikako segurtasun gela Deustun
Deustuko Teknologia Fundazioak bultzatu duen ekimena izan da.
NUPen hazizurrien aurkako txertoak emango dituzte
Hazizurrien edo paperen agertze izugarria dela eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere ikasleei gaixotasunaren aurkako txertoa jarriko die.
NUPen azkenean ez dute hazizurrien aurkako txertorik emango
Nafarroako Osasun Sailak erregistro bat osatu nahi du eta NUPen ez da txertorik emango.
EHBEk urrats berriak hitzartu ditu
Larunbatean eman zioten bukaera nazio mintegiei Altsasun.
UEUk liburu berri bi argitaratu ditu
UEUk bi argitalpen berri egin ditu, "Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan" eta "Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak".
"Navarra 2007" jaio da
Universidad de Navarrako kazetaritzako 4. mailako ikasleek kaleratuko duten astekari berria da. 32 orrialdez osaturik egongo da eta 5.000 ale argitaratuko dituzte astero.
Inor ez azterketengaitik
NUPen atzo "Antsietatea azterketetan nola gainditu" hitzaldira ez zen inor azaldu.
Kolonbiatik EHUra
Hezkuntza Sailaren bidez EHUra Kolonbiako ikasleak etorriko dira datorren ikasturtean.
Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea behar du
Patxi Abasolo Lopez, UEUko zuzendari ondokoa eta Nazio Eztabaida Guneko kideak honako iritzi artikulu hau idatz du Gara egunkarian.
Zinegoak, 4. gay/lesbo/trans Nazioarteko Zinemaldia hasiko da gaur Bilbon
Luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak ikusteko aukera egongo da aste honetan zehar.
Nevada-Renoko Unibertsitatearen beka deialdia
Bekak, EHUko irakasleei eta graduondoko ikasleei zuzenduta daude besteak beste.
"Historia eta zinearen arteko harremanak" zikloa Bergarako Artxiboan
Gaur bertan emango zaio hasiera Bergarako Mikel Altuna Institutuko Areto Nagusian, arratsaldeko 18.30etan.
Txinera unibertsitatean
Hizkuntzak jakitea oso garrantzitsua izaten da. Txinera ere bere garrantzia hartzen ari dela argi ikus daiteke unibertsitatean.
Unibertsitateko ebaluaketa sistema eztabaidagai
Jakina da ikasleentzat garai hau, azterketa garaia dela. Baita irakasleentzat ere noski, baina neurri desberdinean.
Euskal Unibertsitateari buruzko jardunaldiak
Bihar Nazio Eztabaida Guneak Euskal Unibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo ditu Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Euskal Unibertsitatea aldarrikatu du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Unibertsitateak, zabala, osoa, aurrerakoia eta berritzailea izan beharko luke.
Armentiako basilikako azterketak, indusketak eta bisita gidatuak gelditu egingo dira oraingoz
Gasteizko katedral zaharrak azken bi urteetan 20.702 bisitari izan ditu, beraietatik 4.200, ikasleak.
Universidad de Navarra gizentasunaren ikerketa baterako gazte bila dabil
Ikerketan, 13-16 urte bitarteko 204 gazte gizenek hartuko dute parte, horietatik 40 bat Nafarrak izango dira.
UEUren Ikastetxe Nagusiko eskaintzan zazpi ikastaro antolatu dira
Izen ematea irekita dago eta UEUren web gunetik erraz bideratu daiteke.
INGENIOSUS lehiaketa jarri du martxan Lea Artibai Ikastetxeak
Batxilergoko eta Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzenduta dago lehiaketa.
Unibertsitarioentzako apartamentuak alokairuan jarriko ditu Espainiako Etxebizitza Ministerioak
Datorren astean emango du jakitera apartamentuen alokairuaren plan berria.
"Arte fraktala: edertasuna eta matematikak" erakusketa Sarrikoko metro geltokian dago ikusgai
Madrilen egin zen estrainekoz erakusketa eta 40.000 bat pertsonek ikusi zuten
Kultur Hezkuntzari buruzko master berria aurkeztu dute
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak eta Arteola elkarteak Euskal Kulturgintzaren trasmisioa bideratzeko, graduatu ondoko programa eratu dute.
Artea ikuspegi kritikotik aztertuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan
4. urtez antolatuko dituzte jardunaldiak
Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian
Gasteizko EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Areto Nagusian izango dira hitzaldiak.
Ateak zabaltzen
Unibertsitateetako etorkizuneko ikasleentzat ateak irekitzen hasi dira. Unibertsitate guztien euskarazko eskaintza ezagutu nahi baldin baduzu sartu atari honetako "Zer ikasi, non ikasi" atalera.
Esther Dominguez, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko lehenengo emakumezko dekanoa
Orain arte Juan Ramón González izan da fakultateko dekanoa.
Charles Darwin omenduko dute lehenengoz gaur Bilbon
Ekimena EHUk, Bilboko Udalak, Círculo Escépticok, Center for Inquiryk eta Correok antolatu dute.
Baionan campus berri bat egingo dute
2.600 ikasle inguru hartuko ditu 2008-2009 ikasturterako egin nahi duten campusak. Baiona hirigunean egongo da kokaturik, Errobiko kuartel militar zaharrean hain zuzen ere.
EHUn Osatuz programa garatuko dute
EHU eta HABEk Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Lehenengo pausuak Erizaintza Unbiertsitate Eskoletan emango dituzte.
EHUren programa berri batekin Amerikan eta Asian ikasteko aukera dago
EHUko ikasleek Hego Amerika, Estatu Batuak, Rusia, Canada eta Asiako unibertsitateetara ikastera joateko aukera izango dute.Herrialde horietako 35 unibertsitaterekin lortutako akordioari esker.
Wikifarra %100 irekia Arrasaten
Otsailaren 23an Arrasaten Wikifarra izeneko festa egingo dute. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak elkar ezagutzeko.
Joseba Azkarragaren "Modernitate Kapitalistari kritika" liburua argitaratu du UEUk
Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. "Liburua historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den Jrgen Habermas-ekin amaitzen da".
Leioako campusak parke zientifiko bat izango du
EHU eta Bizkaiko Teknologi Parkea, Leioan kokatuko den Zientzia Parkea diseinatu eta planifikatzeko elkarlanean ari dira.
Jorge Oteiza katedrak artearen egoeraz eztabaidatuko du
Francisco Jarauta Filosofiako Katedradunak zuzendukotako jardunaldiak, martxoaren 6, 7 eta 8an izango dira Nafarroako Museoan eta Jorge Oteiza Museoan.
Jubilatu eta gazteak pisukide
Luis Perales Fundazioak adineko jendearekin etxebizitza banatu nahi duten gazteak bilatu nahi ditu. Ikasleen ostatu zerbitzua bultzatu nahi dute Arabako EHUko campusaren laguntzarekin.
EHUk zortzi ikastaro eskeiniko ditu Bilbon eta Leioan
Datorren astetik aurrera gelatik kanpo ikasteko eskainiko ditu EHUk zortzi ikastaroak. Ikasleen hezkuntzarako osagarriak izan daitezkeen tailerrak eskainiko ditu.
Naturan ekintzak antolatuko dituen Eskola sortu du NUPek
NUP-en lehen aldiz antolatu dira naturari lotutako eskola hauek. Naturarekin gozatzen ikastea du helburu. Kirol eskola naturala eta naturan txertatzeko asmotan sortua izan da.
Tokiko telebista digitalak izango dira ardatz Komunikaldiak 07an
Tokiko telebista digital euskaldunak ardatz hartuta egingo da Komunikaldiak 07 jardunaldia Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.
Deustuko Unibertsitatearen eta La Caixaren arteko akordioa
La Caixa erakundearekin sinatu du Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak akordioa. Hitzarmen honekin, bi erakundeen arteko elkarlana hasiko da.
Ostegunean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria izango da Bilbon
Ostegunean Euskal Unibertsitatearen aldeko Bertso Afaria egingo da Bilbon. Sagardoa, bertsolariak eta giro bikaina izango dela ziurtatu dute antolatzaileek.
NUP-ek Txinako Liaocheng unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa sinatu du
Pedro Burillo NUP-eko errektorea eta Song Yiqiao Liaochen Unibertsitateko errektoreak elkarlanean hainbat proiektu garatzeko sinatu dute akordioa.
Euskararen araugintza ikastaroa Iruñean UEUk eta EIBZk antolatuta
Martxoaren, 15, 16, 22 eta 23an izango da "Euskara: ARAUGINTZA I" ikastaroa UEUren Iruñeako egoitzan.
CAF-Elhuyar XIII. edizioko sariak banatu dira
Migel Mari Elosegi Tolosarrak hartu du lehen saria ubideetan hiltzen diren animaliei buruzko lanarekin. Aipamen sariak aldiz, arrain hermafroditek, begiradak jarraitzeko sistemak eta negutegietako plastikoen analisiak jaso dituzte.
Punto Rojo kolektiboak bere estreinako lana aurkeztu du Leioan
Aste honetan inauguratu dituzte erakusketaren ateak Leioako Kultur-Leioan eta sarrera irekia izango da. Punto Rojo Galizian sortu zen kolektiboa da baina Euskal Herriko hainbat gaztek ere bide bera hartu dute artea kolektiboan aurkezteko apustua eginez.
Bosnia Herzegobinan doktorego tesiak ezartzeko europar proiektu baten parte hartuko dute NUPeko irakasle batzuk
Europako proiektu baten barruan sortuko dituzte doktorego tesiak NUP-eko irakasleek. Europatik proiektu honetara 350.600 euro bideratuko dira.
EHUko Farmazia Fakultateak elikadura osasuntsuari buruzko gida egin du
Irakurterraza eta ulerterraza egin dute elikadura osasuntsuari buruzko gida eta Gasteizko Udaletxeko web orrian zintzilikatu dute.
NUPek eta Eusko Ikaskuntzak elkarlan akordioa sinatu dute
Ikerketa, irakaskuntza eta kulturako proiektuetan egingo dute elkarlana. Era berean, lan egiteko alorren eremua zabaldu nahi dute.
Martxan da II. Ipuin Laburren Unibertsitate-Leihaketa
Bigarren urtez jarraian antolatu dute Ipuin Laburren Unibertsitate-Lehiaketa. Nahiz eta Gipuzkoako Campusak antolatu, edozein unibertsitateko ikaslek hartu dezake parte.
Hirugarren Munduko 14 kide hartu ditu MUko Truke Programak
Mondragon Unibertsitateak aurten egingo du zortzigarren aldiz Truke programa, Hirugarren Munduko 14 pertsona ari dira parte hartzen.
Deustuko Unibertsitatean SmartLab laborategia zabaldu dute
SmartLab laborategi berria da, Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaia: Xederen elkarlaneko apustua.
Jazz zikloa egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Zazpigarren urtez Arrosadiako Campusean izango da Jazz zikloa martxoaren 26tik 30era. Aurten, jazzak eta musika elektronikoak bat egiten duten kontzertu bat antolatu dute.
EHUra ikerlanetarako ordenagailu berri bat ekarri dute
Euskal Herriko Unibertsitateak erosi berri duen "superordenagailua" segunduko 680.000 milioi eragiketa matematiko egiteko gai da.
Ingeniosus lehiaketa bigarren fasean sartu da
Lea-Artibai Ikastetxeak abiarazi zuen Ingeniosus lehiaketa. Martxoan bigarren faseari ekin diote.
EHUk esan du ez dituela selektibitateko datak aldatuko
Unibertsitatera sartzeko hautaproben datak atzeratzea ezinezkotzat jo du EHUk. Guraso Elkarte asko ekainaren lehen astean izatearen aurka azaldu dira.
HUHEZIn moodle plataforma erabiltzen hasiko dira
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasle batzuk moodle plataforma erabiltzen hasiko dira.
Nafarroako unibertsitarioei zuzendutako Enplegu Foroa egingo da bihar Iruñean
Enplegu Foroa Baluarten egingo da bihar eta Nafarroako unibertsitateetako ikasle eta titulatuei zuzenduta dago.
Ikasle aipagarriak sarituko dituzte ostiral honetan IMHn
Martxoaren 30an izango da sari banaketa Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian.
Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu du EHUk
Bizkaia mailan antolatu den era honetako lehenengo lasterketa da. Bertan bikote mistoek parte hartuko dute.
Argazki lehiaketa antolatu dute NUPn
Datorren apirilaren 16tik maiatzaren 4a bitartean aurkeztu behar dira argazkiak NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan.
Podkaraz lehiaketa
Podcast lehiaketaz gain, podcast-ak egiten ikasteko tailerra ere antolatuko dute.
Historia, ondarea eta oroimena: Arkeologia ikastaroak
UEUk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hiru arkeologia ikastaro antolatu dituzte maiatza eta abuztua bitartean.
MUk IKT proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat
MUk eta Eusko Legebiltzarrak 2004an hitzarmena sinatu zuten munduko parlamentuetan eta tokiko eta eskualdeko erakundeetan demokrazia sustatzeko
Historiaren Euskal Curriculuma
UEUko Historia Sailak Historialari Euskaldunen V. Topaketak antolatu ditu datorren apirilaren 26an Gasteizen.