Dokumentuaren akzioak
Euskararen araugintza ikastaroa Iruñean UEUk eta EIBZk antolatuta
Euskara: ARAUGINTZA I ikastaroa antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Euskararen
Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Iruñean.
Gizarteak alor guztietan ematen dituen urratsak geroz eta nabarmenagoak dira. Berrikuntza horietara euskarak ere egokitu beharra izaten du, bai lexiko aldetik eta baita zuzentasun aldetik ere. Horregatik antolatu du UEUk ikastaro hau, Euskaltzaindiak argitara eman dituen hainbat arau ezagutzera eman eta praktikan jartzeko.
Ikastaroa UEUk Iruñean duen egoitzan izango da martxoaren 15, 16, 22 eta 23an, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Ikastaroa, EIBZko irakasleak diren Javier Tirapu eta Miren Basurtok emango dute eta izen emate epea irekita dago.
Informazio gehiago HEMEN eskuratu dezakezu edo nafarroa@ueu.org helbidera idatziz.