Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUP-ek Txinako Liaocheng unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa sinatu du

Dokumentuaren akzioak

NUP-ek Txinako Liaocheng unibertsitatearekin elkarlanerako akordioa sinatu du

2007/02/28 - Unibertsitatea.net
Pedro Burillo NUP-eko errektorea eta Song Yiqiao Liaochen Unibertsitateko errektoreak elkarlanean hainbat proiektu garatzeko sinatu dute akordioa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Txinako Liaochen Unibertsitateak  elkarlanerako eta garapenerako akordioa sinatu dute. Arlo akademiko, zientifiko eta kulturalean egin nahi dituzte elkarlaneko proiektuak.

Bi unibertsitateen arteko kolaborazioa irakasle zein ikasleen elkartrukearen bidez gauzatuko da. Era berean, ikerketa lanak egingo dituzte eta ikastaroak eta graduondokoak egiteko aukera ere izango dute.

Akordioa unibertsitate bakoitzeko errektoreak sinatu badute ere, elkarlan honen koordinatzaileak unibertsitate bakoitzeko irakasle bana izango dira hemendik aurrera.