Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Joseba Azkarragaren "Modernitate Kapitalistari kritika" liburua argitaratu du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Joseba Azkarragaren "Modernitate Kapitalistari kritika" liburua argitaratu du UEUk

2007/02/15 - UEU
Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. "Liburua historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den JŸrgen Habermas-ekin amaitzen da".


Joseba Azkarraga Etxegibelek idatzi du Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas liburua eta UEUk eman du argitara.


Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea.

Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea.


Liburua UEUren web guneko dendan erosi daiteke.