Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Unibertsitateari buruzko jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

Euskal Unibertsitateari buruzko jardunaldiak

2007/01/26 - Unibertsitatea.net
Bihar Nazio Eztabaida Guneak Euskal Unibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo ditu Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Azken hilabeteetan Nazio Garapenerako Biltzarra Euskal Unibertsitatearen proiektua osatu asmoz ibili da lanean. "Urratsez urrats Euskal Unibertsitatea" izenburupean bilduko dira biharko jardunaldietan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Eztabaidarako oinarrizko txosten bat osatu dute eta bihar izango den jardunaldietan abiapuntu bezala erabiliko dute. Euskal Herriaren hezkuntza eta ikerkuntza behar espezifikoak batu dituzte txosten honetan, jendeak eta erakundeek egindako ekarpenen bidez. Baina bihar ekarpen gehiago gehitu nahi dituzte. Honako hau izango da egitaraua:

11:00 Harrera eta dokumentazio banaketa

11:15 Ekitaldiaren hasiera:

      • Egindako azterketaren helburuen kokapena. Jagoba Zulueta, Nazio  garapenerako Biltzarreko koordinatzailea.
      • Euskal Herriko unibertsitate esparruaren gaineko azaleko argazkia. Lore Erriondo, UEUko Zuzendaria; Aitor Bengoetxea eta Xabier Arregi, UEUko Euskal Unibertsitatea Sustapen batzordeko kideak.
      •  Euskal Herriko hezkuntza eta ikerkuntza beharren azterketa; ondorioen aurkezpena. Eneko Compains, Nazio Garapenerako Biltzarreko programazio arduraduna.

13:00 Ekitaldiaren itxiera.