Dokumentuaren akzioak
EHBEk, III. Nazioarteko Mintegian bildutako ekarpenak hitzartuko ditu
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak (EHBE) orain hiru hilabete hasi zituzten III. Nazio Mintegiak, prozesu horretako ekarpenak azalduko dituzte larunbatean Altsasun egingo duten Nazio Biltzarrean.
Euskal Herri osoko 35 herri eta unibertsitateetan egindako eztabaidetatik ekarpenak jaso dituzte eta horien baitan zehaztu ditu EHBEk etorkizuneko erronkak, hezkuntzak azken urteotan izan duen garapena kontuan hartuta.
Hezkuntza Plazara! leloarekin 09:00etan emango diote hasiera Altsasuko Lanbide Eskolako areto nagusian. Materiala banatu eta harrera eginda eztabaida tailerrei ekingo diete.
Horrez gain, EHBEk martxoan bost urte egingo dituela ere ospatuko dute eta horren harira ospakizun giroko ekitaldiak ere izango dira Altsasun, dantzariak, bertso bazkaria, bideo emanaldia... Informazio guztia EHBE-ren web orrian aurki daiteke.